Berriak

Ur artista kolektiboak Harrera alkarteren alte erakuska bat paseatzen dü Ipar Eüskal Herri osoan. 2024tik 32 artistek argazki, margo, eskültüra eta beste eskeintü dütüe preso ohien alte sos biltzeko.
Harrera alkarteak presontegitik elkitzen diren eüskal militanteak berriz ere bizi normalean sartzeko lagüntzen dütü, izan administratiboki, materialki edo psikologikoki.
Erakuska arramaitzaren lehena arte ikusgei düzüe Mauleko ondarre etxean.
Igan üdan zabaltü zen Atharratzeko leheneko koperatiban Artetxe arte günea. Geroztik arte garaikideari lekü berri bat emaiten düe Elsa Oliarj Ines eta Bastien Cosson artistek.
Badü orai 15 urte müsikaz bizi dela Ainize Monjelozeko Paxkal Irigoyen.
1988an sortürik, nerabe denetik talde desbardinetan parte hartü dü. Müsikaz gain, film bat ere bai osoki eraman züan düala urte zonbait. Bere bakarlanean salbü aldikal lagün zonbaitekin eraman dütü xede horik eta aldi hontan XAK izeneko taldea. Pop-folk-ean ari da hontan, bere bi lagünekilan (Etxeberri anaiak). Igaran urtean grabatü züen diska plazatü berri düe.
Arramaiatzan hasiko dira kontzertüak emaiten eta horietan Pagolan ariko dira Tulalaikan arramaiatzaren 8an. Beste talde zonbaitekilan : Su ta Gar, Amooma, Spartak Dementziala eta Zeze.
Xak taldeaz elestatü gira Paxkal Irigoyenekilan :
4. Aldia da Xiberoko ikastolek eta Lartzabaleko kolejioko aitetamek besta hau antolatzen düela.
Müsika, antzerki, dantza, bertso, haurrentako jokü.. proposamen andana bat izanen da arramaiatzaren 8an Pagolan.
Aurtenkoan Miñan Amets Arzellus-en libürütik hasiz, ikastola bakotxean herbesteratzea (asile delakoa frantsesez) lantü düe ikasleek. Eta pentakostako aste ondar hortan, eraiki düen erakusketa zonbait ageri dirate. Bai eta Don Brosco alkarteko gazteek antzerki bat emanen düe, Kongo-ko dantzari bat izanen da, Afrika-Baiona alkarteak axuri beltzaren berrinterpretazione bat eginen dü…
Egüerditan zikiroa badate Kuxkuxtu eta Murgik animatürik, horrentako izena eman behar da arramaiatzaren 1a beno lehen : 06 81 81 14 39 zenbakiala (arramaiatzaren 1a beno lehen).
Eta müsika aldetik, talde berri eta talde famatü zonbait badirate : Amooma – Xak - Su ta gar - Spartak Dementziala - Zeze.
Jean Claude Aguer antolazaletarik bata :
Barkoxtarren « Ürrats kolektiboak » izeneko pastoralak Eüskal Herria eta eüskararen alte historian zehar egin izan diren ürratsak agerian ezarriko dütü. Enbata mugimentiaz gain, 60 hamarkadatik harat agertü ziren eüskal kantari berrien ebilbideak kontatüko dütüe.
Patrick Queheille Kanpo :
Garai hortaz informazio haboro nahi badütüzüe, Collette Larrabürük idatzi « Frankoren garaian kantatzen genuenean» libürüa edireiten ahal dütützüe.
