XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Aspaldikoa da San Frantses deitzen dügün kolejioa. Ezagützen diogün lehen izena Kapuzinenea da, Frantsiskanoen orden batek 1669an sortü züana, hatsarrean eraikin bakar bat baldin bazen handitürik izan zen emeki emeki.
1790an nazionanizatürik izan zen eta ondotik Neveu familiaren eskü baratü da 60bat urtez.
1789an ere han ziren bildü xiberoko 69 elizetako ordezkariak. Han ikasi düe pertsona famatu zonbaitek ere Pierre Lhande, Manex Erdozaintzi Etxart edo ere Ddiddu Epherre bezala.
Mürrüak baionako elizbarrutiarenak izatez, ez dakigü orai ze bilakatüko diren mürrüak. Joel Larroque-k espero du biztanle talde bat bildüko dela klasifikarazteko eraikina. Hola ondarraren egünean pü bisitatzeko parada beti ukenen da.
Joel Larroque historia erakaslea :

Previous Next

Xiberotarra izan da Ipar Eüskal herrian lehen kantore bildüma argitaratü züanak.
Bilketa, Eüskal Herriko artxiboak bildü nahi dütüan webguneak argitaratü berri dü 1869an Souvenirs des Pyrenées izeneko libürüa. Hau Sohütako Hortense Karrikaburu-k izenpetürik xiberoko 12 kantore biltzen dütü bere hitz eta partidürekin.
Aguxti Xahok bere aldizkarian kantore zonbait agerrarazi baldin bazütüan, Euskal Herriko 3. Kantore bildüma izan da hau.
Bere aitak esklabutzan aberastarzüna eginik, Sohütako jauregian handitü da Hortense. Bere biziaz ez da gaüza hanitx jakinik, Aguxti Xaho erakasle üken dü, Pauen egon da eta garaiko burgesiarekin egoiten zen.
Historian aldiz bere izena egonen da kantore bildüma hau argitaratü beitü, bena ere bere izenarekin izenpetü beitü, eta garaian gaizki ikusirik zen.
Robert Elizondo historia erakaslea:

Argitaratü dütüan kantoretan : Agota, Goizean goizik jeiki nündüzün, edo ere maskaraden ahaidea bada. : https://www.bilketa.eus/ikuskatu/dokumentu-ohargarriak/madame-de-la-villehelioren-12-euskal-kantu

Previous Next

Ur artista kolektiboak Harrera alkarteren alte erakuska bat paseatzen dü Ipar Eüskal Herri osoan. 2024tik 32 artistek argazki, margo, eskültüra eta beste eskeintü dütüe preso ohien alte sos biltzeko.

Harrera alkarteak presontegitik elkitzen diren eüskal militanteak berriz ere bizi normalean sartzeko lagüntzen dütü, izan administratiboki, materialki edo psikologikoki.

Erakuska arramaitzaren lehena arte ikusgei düzüe Mauleko ondarre etxean.

Previous Next

Bi gaüaldi antolatürik izanen dira Maule gaineko arrabotüan, « les jardins secrets » izeneko festibalaren kari.
Arramaiatzaren 4ean « La main s’affaire » zirka konpaniak  bere « Bakstage » ikusgarri berria emanen dü gaüko 7orenetan.
Arramaiatzaren 25ean, gaüko 7ak eterditan, koregrafia ateleria bat propasatürik date, Dantza Bideak taldeak eramanik.
Hortarik landa, Lucia eta Mado dantzarisek interpretatzen diren « After the drop » emanaldia badate.
Helbürüa da üsü ikusten ez diren ikusgarriren proposatzea barnekaldeko jenteer.
Gaüaldi horiek dohainik dira eta oroer zabalik, janari eta edari badate leküan berean. 
Maule sasu kültüralan sartzen dira ikusgarri horiek.

 

Xehetarzünak Christelle Mange Mauleko kültürako langilea :

Previous Next

Igan üdan zabaltü zen Atharratzeko leheneko koperatiban Artetxe arte günea. Geroztik arte garaikideari lekü berri bat emaiten düe Elsa Oliarj Ines eta Bastien Cosson artistek.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan