XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Apiril arraina zen prefosta.

Emazteen züzenen aldeko borroka egüna eta Bekat’uros LGBTQIA+ komunitatearen süstengü gaüaldiatik landa, Aita Semeak izeneko egünaldia antolatürik date arramaiatzaren 14ean.
Aitaren besta egünaren kari, Xiberoko gizon talde batek delibertü dü Gizonek bizitzen dütüen bizipenen argia ezartean. Haien ustez hori beita bardintarzünaren bidea, bakoitxak bere ikuspüntüak aipa detzan

Programan Tio Teronen Semeak izeneko taldea, kautere balet dantza taldea eta zezenaren taldea-ren kontzertü bat. Hitzrordüa ordüan Urdinarbeko arrabotüan arramaiatzaren 14ean

 

Xehetarzünak Antton Arhancet eta Baxtian Liguex antolazaleekin :

Previous Next

Kantari eta müsikalari Lapurtarrak kontzertü bat eginen dü Zinkan, mauleko ihautearen kari. 90 hamarkadetan hasi zen müsikan eta orano kantore eta müsikan ari da. « Norabide xuriak » izeneko album berria presentatüko dü bakarka, giro intimista eta goxo batetan. Normalki taldean ari baldin bada, aldi hontan, sortü zirenean bezala behatzeko parada badate.

Xabaltx :

Hitzordüa, bihar date gaüko 9 onetan Zinka ostatüan.

 

Previous Next

Astobelarra argitaletxeak Aetako Jeannette Ananos idazlearen azken idatziak argitaratü dütü.
Hontan aüzoen arteko tentsioneak manera ümoretsü batetan kontatzen dütü baten kabaleak elestaziz.
Aurkezpena eta izenpedürak eginen dütü Jeanette Ananos-ek Tandem liburutegian neskenegün goizan eta martxoaren 28an Lespy-enian Maulen.
Jeannette Ananos idazlea :

Previous Next

Prefosta eta Altxalili alkartekoek berriz ere plantatzen düe Bekat uros izeneko LGBTQI+ süstengü egünaldia apirilaren 12an.Egünaldi horren helbürüa da libertate güne segür baten proposatzea barnekaldean
3. edizionea date aurtenkoa eta aitzin beste hitzordü zonbait proposatzen dütüe Xiberoko beste alkarte zonbaitekilan alkarlanean.
Maider Hoqui eta Marie Annick Jaury :

Jakin orano lagüntzaleak txerkatzen dütüela, haien sare sozialetarat hüllant düdarik gabe!

Previous Next

Barkoxen dantzan izeneko erakusketa günea estrenatü düe neskenegünean.

Dantzaz goizaldi oso bat antolatü düe eta 50 bat pertsonek parte hartü düe. Gune hortan dantzaz hainbat panel ikusgai dira bakotxan  argazki elibatetaz gain idazki bat agertzen da, izan dantzaren transmisioaz, arropetaz ala püntüetaz.
Justoki goizaldi hatsarrean püntüak eman dira Patronaje gelan, aitzindariek mostraka pübliko bat antolatü beitüe nun haur eta etxeko hüilantü diren. Mostrakaren ondotik beste oren batez galtoen pausatzeko eta arrapostü emaiteko denbora hartü düe.
Horren ondotik Barkoxeko arrabotüalat jaitsi dira denak han dantza zonbait eman eta gero Apezetxeko edo Uthurburu etxearen Floriana izeneko günearen estrenaldi ofiziala egin da.
Paneletaz gain, dantza so egiten ahal da telebistan hainbat ikusgarri, maskarada edota pastoraletako puzka elibat ikusgai beitira.
Azkenik Mailina Barbara Agorrek hontü düan komiki bat agerrazi düe hau ere dantzaz delarik, bai aitzindarien oharrekin baita hainbat marrazkiekin ere bai.
Prefosta züntzür bustitze batekin lüzatü da goizaldia.
Han bildü dütügü hainbat lekükotarzün :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan