XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Eüskal Kültür Erakundea , iparaldeko 222 kültüra alhoreko alkarte biltzen dütüan alkarte handia da eta bere biltzar nausia igaran berri da. Hiru helbürü dütüan alkartea da : Lehena alkarte mündüaren lagüntzea eta gogozkaraztea. Hortan xede ezbardinen sostatzea ala antolatzea bai eta komünikazionean lagüngoa bat emaitez. Bigerrena eüskal kültüraren transmisionearen aisatzea. Adibidez, eskoletan erakustez kültüra bizi dela egün oroztakoan. Eta azkena bilketa lan bat da, eüskal kültürari bürüzko Etnopoloan, zoinetan 450 jente alkarrizketatü diren.
2025 urtean jarraikiko düe xede ezbardinen lagüntzen bena püntü inportanta bezala ikusten düe transmisionearena.

Johañe Etchebest :

 

A nos jours qui dansent izena dü Caroline Herrera idazlearen 4. lana

Feel good autofikzioan sailkatzen ahal lizate hau.
Ez da Caroline Herrera-ren lehen argitalpena, bi polar argitaratü beitütü eta 3. bat jazarpenaz.
Aldi hontan 37 urte dütüan ama baten bizia da kontatzen, galtozkatzen dütüanak bere biziko haütüak.
Identifikagarri den pertsonaje nausi bat da ordüan, bizitzako funtsezko galtoak egiten dütüanak.
Caroline Herrera :


Maiatzaren 3an, Atarratzeko La maison de la presse 10etarik 12tara izenpetzeak eginen dütü.
Eta maiatzaren 7an arratseko 7etarik goiti Tandem libürütegian, libürü baten idazteaz gaüaldi batetan parte hartüko düe.

Azken aitzineko gaualdia Xistera Zaharrean

Xistera zaharra izeneko alkarteak, gaur 9tan kontzertü gaüaldi bat antolatüko dü.
Bertan, Lukiek, Egar eta DJ Üzkülüz taldeekin gozatzen ahalko da besta.
Düala lau urte hasi ziren gaüaldi erresidentzia eta alkarbizitza güne horren sortzen.
Lanak ere egin zütüen leküaren arraberritzeko eta behar düan jenteak erabil dezan kondizione hoberenetan.
Azken kontzertüak antolatzen dütüe xibero bazterretako gazte horiek urte ürrentzean ützüli beharko beitüe.
Iulen Guiresse alkarteko kide bat :

Previous Next

Bordaleko auzitegian egin helegitea baztetürik izan da eta ordin Miarritzeko herriko etxeak gogoz kontre izen arrazista kanbiatü beharko dü. G7 denboran alkarte zonbaitek eztabaida piztü züen kartiel historiko honen izenaren üngürüan.

Hospitaleko peko Robert Elizondo historialariak hontan parte hartü dü Basquelles alkartearekin la Negresse emazte horren izena atzaman nahi beitzüen.

Previous Next

Urte oroz bezala, Xiberoko zohardia izeneko kültür alkarteak Xiberoa Kantuz kantore gaüaldia antolatzen dü
Iragan urtean, okzitania züen kümitatü Nadau talde ezagünaren jinaraztez. Aurten nafaroako artistak dirate kümitak, Puro Relajo mariacchi taldeak beitü gaüaldüa alageratüko
Bena urte oroz bezala lehen partean Xiberotar taldeak dirate entzüngei : Bordaxar taldea eta Elaia Etcheberry -rekin.

Xiberoa kantüz gaüaldiaren leküak jadanik salgei dira Mauleko libürütegietan, Atharratzeko Vival dendan bai eta turisma bülegoetan.

 

Xehetarzünak Dominika Eppherre, Xiberoko zohardia alkarteko kidearekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan