Xiberotarra izan da Ipar Eüskal herrian lehen kantore bildüma argitaratü züanak.
Bilketa, Eüskal Herriko artxiboak bildü nahi dütüan webguneak argitaratü berri dü 1869an Souvenirs des Pyrenées izeneko libürüa. Hau Sohütako Hortense Karrikaburu-k izenpetürik xiberoko 12 kantore biltzen dütü bere hitz eta partidürekin.
Aguxti Xahok bere aldizkarian kantore zonbait agerrarazi baldin bazütüan, Euskal Herriko 3. Kantore bildüma izan da hau.
Bere aitak esklabutzan aberastarzüna eginik, Sohütako jauregian handitü da Hortense. Bere biziaz ez da gaüza hanitx jakinik, Aguxti Xaho erakasle üken dü, Pauen egon da eta garaiko burgesiarekin egoiten zen.
Historian aldiz bere izena egonen da kantore bildüma hau argitaratü beitü, bena ere bere izenarekin izenpetü beitü, eta garaian gaizki ikusirik zen.
Robert Elizondo historia erakaslea:
Argitaratü dütüan kantoretan : Agota, Goizean goizik jeiki nündüzün, edo ere maskaraden ahaidea bada. : https://www.bilketa.eus/ikuskatu/dokumentu-ohargarriak/madame-de-la-villehelioren-12-euskal-kantu