XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Garaikide ikusgarriek lekü hartüko düe Maule gaineko plazan

Bi gaüaldi antolatürik izanen dira Maule gaineko arrabotüan, « les jardins secrets » izeneko festibalaren kari.
Arramaiatzaren 4ean « La main s’affaire » zirka konpaniak  bere « Bakstage » ikusgarri berria emanen dü gaüko 7orenetan.
Arramaiatzaren 25ean, gaüko 7ak eterditan, koregrafia ateleria bat propasatürik date, Dantza Bideak taldeak eramanik.
Hortarik landa, Lucia eta Mado dantzarisek interpretatzen diren « After the drop » emanaldia badate.
Helbürüa da üsü ikusten ez diren ikusgarriren proposatzea barnekaldeko jenteer.
Gaüaldi horiek dohainik dira eta oroer zabalik, janari eta edari badate leküan berean. 
Maule sasu kültüralan sartzen dira ikusgarri horiek.

 

Xehetarzünak Christelle Mange Mauleko kültürako langilea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan