Aldüde ibarrako eta Xiberoako errealitateak egite düelakoz, Azia, Herri Alkargoa, Collectif Souletin, eta Odace egitüra euskalde horien bijitatzea badoaz ostegünean hontan (ürriertaren 13an). Hitzordüa, ostegün goizean finkatürik da, 8tan PMUaren aitzinean . Egünaldi hortan parte hartü nahi düenek, ODACerat deitü behar düe :
05 59 28 12 49.
Frantxina Laborde ODACE-ko langilea :
Nola kanpotik jinak hurtaraz lekükoekin, nola gazteak leküan berean egonaraz, mobilitate eta etxe bizitzen bürü haustea, hona besteak beste, bi lürraldetan partekatzen diren arrenkürak. Aldudeko ibarrean jadanik ürratsak egin direlakoz alde hortatik, xiberotarrak hanko esperientzaren jabetzera joanen dira. Hitzordüa, ostegün goizean finkatürik da, 8tan PMUaren aitzinean .