« SOKA » izenarekin espartiña enpresa bat sortu dü düala 3 urte Maider Dascon Xiberotarsa gazteak. Espartina modeloak asmatzen dütü eta gero Mauleko 3 enpresetan eginarazten. Haur, emazte eta gizonentako modeloak proposatzen dütü, larrüz eta oihal ederrekin. Modelo bakotxak eüskal herriko izen bat badü eta leheneko mudan eginik dira erran nahi beita esküz josirik direla. SOKA, espartiñak saltzen dütü kostaldeko saltegi zonbaitetan eta webgüne baten bidez. Üda osoan, Idauze-Mendin Soho etxean espartiña modelo güziak presentatzen dütü.
Entzün Maider Dascon SOKA enprasako bürüa :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 2304