Sekülan beno jende eta hedabide haboro bazen.
Kontseilüak berak bi oren eta erdi iraun badü, ondotik auzapezak prentsaitzineko bat egin dü. Hortan eskualdeko kontüen kanberaren erraneri ihardetsi dü Louis Labadot-ek.
2024 urteko bilana eta 2025eko aitzinkontüek beno aipagei horrek beitu inportantzia haboxiena bildü. Bai prentsaren aldetik baita aüzapezaren aldetik.
Haren erranen arabera zorren heina ALERTA heinean zen jadanik boterea hartü züelarik. Eta halaber jarraikitzen dü. Hortako 2025eko ez düe mailegürik eginen, horrek erran nahi dü inbestizamentü gütti badiatekeala.
Mixel Etxebest auzapez ohiak dio kontüak ez dituela hein hain txarrean ützi.
EHbai ko Beñat Elkegaray-ek inbestizamentü eza eta ebilmoldearen gastü handiegiak salatzen dütü.
Louis Labadot :
Mixel Etxebest :
Beñat Elkegaray :