Barda hamarnaka jente bildü dira maulen Gernika Palestina herri ekimenak deitürik.
Eüskal herriko beste hainbat herrietan ere agitü da alkarretaratzea. Lurra Bakea eta Justizia lemapean.
1947eko kolonizaziotik, gaüzak txartü dira duala urte bat eta erdi ürrietaren 7ko eginkizünen ondotik.
Geroztik xiberoan aste oroz zonbaitek Palestinarer süstengüa erakasten düe biltzez kürütxe xuriaren kantüan.
Horrentako 3 manifestalari konbokatürik izan dira Mauleko komisaldegian. Azken horiek jakinarazi düe ez düela gei agertü, manifestatzea eskübide bat beita.
Beste ekintzetan Stop Arming Israel komiteak sortü dira. Armak ekoizten dütüen entrepresen aitzinean eskü paperak emaiteko hilabetean behin.
Apirilaren 24an From ground zero filma erakutsirik date 8ak30tan Donapauleko zineman.
Pierrre Vissler Vivi :

- Politika
- Agerraldiak: 346