XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

×

Abisua

JUser: :_load: Ezin izan da erabiltzailea kargatu ID honekin: 294

Previous Next

130 bat pertsona bildü dira igante egüertan Ütürzeretako lepoan Larrainen !

Denbora ez bazüen alte ere, EHbai-ek deitürik Xiberotik, Erronkarritik eta Zaraitzutik jinik hautetsiak eta herritarrak numbrean bildü dira.

Urtarrilaren 8tik Paueko prefetak Nafarroa, Baxe Nafarroa eta Xiberoa lotzen dütüan bideak zerratzea deliberatü züan. Islamiar terrorismoaren mehatxüa aitzaki gisa hartzez, San Martiko harriko eta Ütürzeheretako lepoak zerratü zütüan.

Herritarren eguneroko bizian dütüan ondoramenak ohitaraziz, Eüskal herrian mügarik ez dela honhartuko oihüstatü düe manifestalariek.

Nafarroako gobernamentüari baita Ipar eüskal herriko alkargoari galtegin düe honen alte agertzea eta Frantziari bere debeküa eküaratzea.

Ekimenaz baliatü dira ere azpimarratzeko hegoaldeko eta iparraldeko herrien arteko harremanak indartzeko nahiarekin jarraikiko duela.

Erreportajea hebentxe behatzeko :

Previous Next

Urtarilaren 8an Paueko prefetak Nafarroa, Baxe Nafarroa eta Xiberoa lotzen dütüan bideak zerratzea deliberatü züan. Islamiar Terrorismoaren mehatxüa aitzaki gisa hartzez, San Martiko harriko eta Ütürzaetako lepoak zerratü dütü.

Horren salatzeko, EH bai Xiberoak deitürik, alkarretaratzea egüerditan eginen da igantean Ütürzaetan, Larrañeko lepoan. Eta ondotik, Abodiko egongian bazkariten ahalko da.

Egoitz Urrutikoetxea :

Previous Next

3 aldiz gibelatürik izan ondotik, ürrietaren lehenetik geroz langabezia erreforma berria onartürik izan da.

850 000 langabedünek damü sariak ttipitürik ükenen dütüe, eta horietan kontratü mügatüak dütüen langileak dira haboroenik hunkirik izanen.

Horietan sasulariak hala nola laborantxako langileak edo ostalariak gaztigatürik izanen dira.

Langabezia damü saria denboran lüzatzen baldin bada, sos lagüntzen kalkülu berriarekin, zonbatekoa edo balioa hilabetekal azkarki ttipitüko da.

Ürrietaren lehenetik goitiko kontratü ürrentzeak baizik ez dütü hunkiko, lehenagokoek erreforma aitzineko eskübideak begiratüko dütüelarik.

Laborari langilea den Jüje Thiry :  

 

Previous Next

Donamartiriko antenaren plantatzea mementoko gibeltürik izan baldin bada, xiberoan ere horien ezarten abiatürik dira.

Xehetarzün haboro ez dügü bildü mementoko, bena antena horik ezarten diren lürren jabeak edo hautetsiak plantatü gabe jakinean dira.

LinkY eta 5Grik ez kolektiboaren arabera, orano ordü da antena horien ezarteari bürü egitea. Aitzinamentü bat bezala erakutsirik badira ere, kalte handia egin lezake gak, horietan interneten bidezko harremanak eta kontrolaren azkartzea ekarriko dü.

Haütetsien zenzibilizatzen eseatü da kolektiboa, eta herritar güziak taldean sartzeko kümit dira.

Kolektiboko Maitena Araguas :

xiberoa batzarri lürralde bat izan nahi da!!

200 jende Maule gainean georgiako familia baten süstengatzeko !!

Cimade izeneko alkarteak eta herriko etxeak deitürik, xiberotarrak nasaiki bildü dira.

Helbürüa : prefetari erakustera ez züela familia hori ütziko maulerik joiten.

Georgiako familia hori untsa integratürik da Maulen.

Mauleko herriko etxeak phestatzen düan alojamentü batetan bizi da, eta haurrak eskolan ebilten dira.

 

erreportajea: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan