Gaur izanen da süstengü gaüaldi hori Ozazeko batzokian. Chaumes gaznategiko lau emaztek eta iratiko olhetan lan egiten züan batek, lankide bat jazarpenagatik salatü beitzüen, deliberatü düe besta horren antolatzea talde batek. Talde horren ustez, emazte horiek, baztertürik izan dira gizartetik.
Gaüaldiaren helbürü nausia ordüan, alkartarzünaren erakastea da bost emazte horier. Bigerren helbürüa, sosaren irabaztea da, auzi eta psikologoen fresak pakatzea lagüntzeko, haien lana ützi beitzüen bortitzkeriak jasan ondotik.
Taldeak argi dü ez dela auzi pübliko baten egitearen helbürüko gaüaldia, bena bai süstengüzkoa. Kabaret bat muntatü da, dantza, kantore, antzerki, marrazki bai eta zirkoarekilan. Hitzordüa gaur da ordüan 19ak30tan, Ozazeko batzokian.
Claudine Arancet :