XÜXENEAN ENTZÜN

Hauteskundeak

4. hautes eremüko eztabada

Barda antolatürik gure bozka eremüan aurkezten direnak bildü dütügü hen programen defendatzeko. Udi-ko Laurent Inchauspe ; Les républicains-eko Marc Oxibar ; Alderdi Sozialistako Bernard Uthurry ; EAJ-ko Beñat Arrabit ; Eh bai-ko Anita Lopepe ; PCF-ko Robert Bareille ; Europe Ecologie les Verts-eko Véronique Zenoni ; En marche-eko Loïc Corregé ; La france Insoumise-ko Didier Bayens. Résistons-eko Jean Lassale. Aipatütako gaiak : - Eüskararentako legedia - Zerbitxü püblikoen desagertzea - Bake prozesüa - Laborantxa eta ahate griparen kudeantza - Macron-en politika ekonomikoa - Europa - Funtzio püblikoaren moralizazioa Eztabada :

Setemeraren 28tik ürrietaren 13alat Ofizialeen Kanberako bozkak iraganen dira. Bost urtetarik dira eta aurten 11 500 ofiziale bozkatzera deitürik dira 35 ordezkarien haütatzeko. Pirene-Atlantikoetan, bi zerrenda izanen dira : "U.P.A" edo Ofizialeen Batarzüna eta "Gure Geroko Ofizialeak". U.P.A zen orai artino nagusi bena Bernard Cazala oraiko lehendakariak jakinarazi dü ez dela berriz presentatzen. Daniel Hameauk dü Bernard Cazalaren segida hartüko "Elgarrekin azkarragoak" lemarekin. U.P.A  zerrendak ofizialeak batü nahi dütü. Entzün Daniel Hameau U.P.A zerrendako ordezkaria :

Beste zerrenda "Gure Geroko Ofizialeak" Patrick Lacarrèrek eramaiten dü eta bi xiberotar badira Jean-Jacques Etxeberri "Llargo" eta Jacques Barreix. Gaüzen igiarazteko gogoarekin presentatzen dira.
Entzün Jean-Jacques Etxeberri LLargo "Gure Geroko Ofizialeak" zerrendan presentzen dena :

Ofizialek, bozkatzeko paperak etxeetarat ükenen dütüe eta postaz bozkatü beharko düe. Zerrenda oso baten haütüa egin beharko da, izenik elki edo gehitü gabe. Ürrietaren 13a bozkatzeko azken epea izanen da eta emaitzak 18an agertüko dira.

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan