Terre Verte alkartea prentsaren aitzinean agertü da aste hontan Donapaleün. Sarrikotapeko alkarteak ahal düan güzia egiten dü Bil ta Garbi sindikatak haütatü bidea okerra dela egiaztatzeko. Aipatü gabe izan ziren bilküra eta manifestaldi ezberdinak, 2008ko herrietako haüteskundeetan,Terre Verte alkarteko kide den Laurent Etcheberry aüzapez izendatürik izan zen.
Azken denboretan, Sarrikotapeko alkarteak lan berezia egin dü ondarkinen berexketaz. 20 familia haütatü dütüe, denak bolondresak, eta ondarkinak berexi eta pezatzea galtegiten zeie. Erran behar da lau familientako pezü izan dela, eta esperientzia ez jarraikitzea deliberatü düela. Haatik Terre Vertek esperientzia hau eraman hiru hilabeteen bilan baikorra egin dü aste hontan. Dio berexketa "behar bezala" egiten delarik, azkenean gure ondarkinen %11 baizik ez dela zikinontzian atzamaiten. Esperientzia honen beste alde baikorra jenteen ohidüren kanbiatzea izan dela azpimarratü düe.
Entzün Laurent Etcheberry, Sarrikotapeko aüzapeza :
- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 5629