- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 3790
Hartzaren kontreko algarretatzea Laruns herrian
Hartz ürrüxa baten sartzeko elheak berriz ere kurri dira komünikabideetan. Maiatz edo arramaitz hontan egin leitekela diote eta Aspe-Ossau ibarrean, behin betiko, Nathalie Kosciusko-Morizet ekologiako minixtroak dü deliberoa hartüko. Hartzaren sartzearen kontre direnek dei egiten düe apirilaren 16ko Laruns herrian biltzera. Egünko egünean, ikerketaren araberan 18 edo 19 hartz lirateke orotarat Pireneetan. Pirene mendebal hontako Nafarroan, Biarnoan eta Bigorran 3 bena segürragorik 2, Pirene erdietan Aragoi eta Arieja aldean 14 eta azkenik, Pirene sortaldeko Corbierra aldean ere bai 2.
Entzün Alain Iriart larraintarra Basabürüko Kabale Hazleen Elkarteko lehendakaria :


“Jean Pitrau, La révolte des montagnards” libürüa idatzi dü Aguxtin Errotabeherek. Jente hanitxek ezagützen ez düen Jean Pitrau xiberotar mendiko laborariaren bizia ikertü dü. Jean Pitrau zena, militante eta sindikalista handiak, mendiko laborantsaren kanbiatzera ixeatü züan eta hanitx borrokak eraman zütüan bizi izan zen urte llabürretan. Libürüaren Aitzin solasa José Bovek idatzi dü, sindikalismoarentako griña sortü beitzaion Jean Pitrau ezagütü ondoko. Aguxtin Errotabeherek Atarratzen bere libürüa presentatü dü apirilaren 16 hontan.

Ekologia, Garapen Iraünkorra, Karreatze eta Alojamentüko Ministeritzak, 9 gerren aldikoz
Leküko ardi arrazak hobetzez, Eüskal-Herriko eta Biarnoko laborantsaren bizirik etxekitzeko Urdiñarbeko Ardi Zentroaren ekarpena azpimarratürik izan da apirilaren 8an egin den biltzar nausian. Manex bürü gorriak ala Basko-Biarnes arrazen garapena bide honean bada ere, arrenkürak baratzen dira Manex bürü beltzetan. Arraza honekin ari diren artzainak hasi dira antolatzen eta ardi zentroarekin esküz-eskü arrazaren salbatzeko orientabideak finkatzen hasi dira. Bestalde, latxa ardi arrazarekin ari diren artzainekin batean eramaiten den Genomia izeneko programaren barne lehen ürratsak emanik izan dira 2010ean. Ardi Zentroak esperantxa handiak badütü genetika programa honen garapenaren üngürüan.