XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Hartzik sararaziko ote dea aurten erranik izan den bezala ? Üdüriala ez, hola uste dü Alain Iriart Bortüko Hazleen Defentsako Alkarteko lehendakariak. Alde batetik, bozkak beitira eta bestaldetik berantegi izanen beita, üda ala larrazkena ez beitira sasu egokiak horren egiteko. 2012a lehendakarigoako bozkak izan beitira, ez dü ikusten nolaz ausartüko diren hartzaren laxatzeko dagün urtean. 2010ean hartzaren kontre egin diren mobilisazioneen bildüma egin da alkarteko biltzar nausian, haütetsü andana baten aitzinean, bozka kanpaina behartürik.

Entzün Alain Iriart Bortüko Hazleen Defentsako alkarteko lehendakaria :

Azken egünetako Japoniako gertakariak nüklearraren üngürüko eztabadak berpizten dütüe. Mündüko 3 gerren indarra handizki kolpatürik da. Lürrikara, tsunamia, zentral nüklearretan istripüak eta ekonomia mailako ondorio larriak, sail hanitx hunkirik dira eta historian gertakari harrigarrienetarik bezala ikusirik da. Alemaniak lüzamen bat edo moratorio bat plantan ezarri dü nüklear indarrean eta zentrala zaharrenak zerratü dütü. Frantzian izan dadin UMP edo PS alderdien aldetik, nüklearratik elkitzea ez dela pentsatü behar ere erraiten da, eta kontre diren alkarteek beren botza nahi düe entzünarazi. Martxoaren 18an Baionan Victor-Hugo karrikan eta Maulen kürütxe xurian 18etan, algarretaratzeak antolatürik dira "Nüklearretik elkitzeko" oihüstatzearen aitzinarazteko.

Entzün Marc Saint-Aroman "Sortir du Nucléaire" sarekoa :

Urte oroz departamentüan 4 laborari erretretala joaiten direlarik bat baizik plantatzen da ! Egoerari bürü egiteko, etxalteen transmizionea nahi dü azkartü Departamentüko Laborantxa Kanberak eta hortarako transmizionearen egünaldia antolatzen dü martxoaren 11an Orthezen. Atelierak eskentüko dütüe transmizionearen problematikaren üngürüan. Honen kari, informazionearen zabaltzeko sortü düan dispositiboa presentatüko da. Orai danik, zenbaki berde batetara noiz nahi deitzen ahal da instalazioneaz eta transmizioneaz behar diren xehetarzün güzien ükeiteko. Zenbakia da 0 800 505 507.

Entzün Laure Astegno instalazioneaz ardüratzen dena :

Garindaintarrak alkarteak, baratzegintzaren lehen erakusgia antalatü dü martxoaren 13an. Jente hanitx hüilantü da Garindaineko Trinket gibeleala, han ziren erakusgien ikusteko. Bestalde, antolatürik ziren bi eztabadek arrakasta ederra üken düe, lehenik goizan Pantxoa Azaretekin, azken hau Konbo herriko baratze ardüradüna delarik eta bigarrenik arrestiritan Thomas Rospide Garindaineko erle zainarekin. Haurrentako ere bazen zer egin, zaldi ibilaldi, margo eta azi lantatze atelierrak. Antolazaleak botzik agertü dira eta dagün ürtean arrapikatzeko prest.

Entzün Jean François Ameztoy :

Akordio batetara heltü dira ardi ezne ekoizleak eta indüstrialak barantailaren 28an Baionako Suprefektüran egin den bilküran. Indüstrialek hebenko eznea lehentarzünez egariko züela baieztatürik izan da bena ezne biltzea üztailaren 20an eküratüko zela jakinarazirik izan da. Hortik harat, kanpoko eznea sararaziko düe bena hitzeman düe ezne gordinarekin ardi gaznarik ez egitea. Halere, kilo erdiko gaznak eginen dütüe, omen ez beita ber gazna. ELB Sindikatak ez dü akordioa honartzen ez beita deüsere pentsatürik eta adostürik izan, kanpotik sartüko den ezne kantitatearen kontrolatzeko.

Entzün Philippe Petit Chaumes gaznategiko ezne ekoizleen ordezkaria :