XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Maiatzaren 21etik 28ala frantses estatü osoan kanpaina berezi bat eramanik da etxeko tresneria elektronikoen berziklatzeko xedearekin, « La tournée des deééglingués » izen pean. Bil ta garbi partaide da, Maite Davant Xiberoko animazalea Atarratzeko bereixgünean zen  berziklapenaren inportantzea aipatzeko. Bil ta garbiren ardüra pean diren bereixgünetan informazionea zabaltüko da orano maiatzaren 28ean. Xehetarzün güziak biltagarbi.fr azken berriak sailan.

Entzün Maite Davant Bil ta Garbiko süstazalea :

Mauleko Herriak Manga errekaren bazterrak arraberriarazi edo azkararazi dütü. Erreka hori Lextarretik horra da eta Maule erditik iragaiten da ühaitzeala arte, posta eta elizaren artean den erreka da. Lan ezbardinak eginik izan ziren oditzearen aldetik eta postako zübüaren arraberritzean, errekan desmasia zonbait eginik izan ziren. Ondorioz, huraren heina jautsi zen, errekako bidea ütziz eta bazteretara barreatüz. Bazterreko mürrüak erari aitzin, lanak eramanik izan dira eta 27 000€ kostatü zaie Herriko-Etxeari, erdia Kontseilü Orokorrak hartü düalarik bere gain.

Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

Urte ta urtez, laborari gazteen plantatzean lan egin düen Eüskal-Herri eta Biarnoko hainbait sindikat, egitüra eta alkarte, Frantses Estatüak plantan ezarriko düan instalazionearen dispositibo berrietarik kanpo egonen dira. Maiatz hontan, Paueko Prefektüran iragan den "Instalazionearen Batzordearen" bilküraren ondorio züzena da. Bi xedeen artean haütüa egin behar zen. Alde batetik, "Departamentüko Laborantsa Kanberararen" xedea  zen mahain gainean eta bestaldetik, beste "9 sindikate, egitüra eta alkarteena". Bozkatzeko mementoan 2 gerren xedearen alde zirenek bilküra ützi düe, aktür güzien artean kudeaketa baten plantan ezarteko egin düen proposamena, ez beita entzünik izan.

Entzün Beñat Etchetto E.L.B sindikateko laboraria :

Ehünka jente hüilantü da Altzürüküra "Bortüko Bidean" bestaren kari. Goizanko 7ak eterditan laborari, sogile eta prefosta behiek, Ahüzkiko bidea hartü düe lanho pean. Goiz erditxütan aldiz, behien lehiaka egin da bi sailetan, alde batetik bortüala eramaiten diren behiak eta bestetik etxalte üngürüan egoiten direnak. Primakako erabazleak dira : Jean-Marc Pontaut Montoriko laboraria, behiak bortüala eramaiten düan sailarentako eta Jean-Baptiste Pochelu behiak etxen hazten dütüan sailarentako. Lehiakaren ürrentzean Intermarchek behi zonbait hautatü dütü haren saltegietan saltzeko. Bestaren denboran, Altzürüküko dantzari eta kantarien ondotik bazkari egin da behikiarekin.
Entzün Beñat Epherre "Bortüko Bidean" alkarteko lehendakaria :


Entzün Beñat Mathieu Garrüztarra behien primakako epailea :

Entzün Jean-Marc Pontaut Montoriko laboraria eta behien primakako erabazlea:

Entzün Jean-Baptiste Pochelu Urdiñarbeko laboraria eta primakako erabazlea :

Xiberoan hazirik eta gizentarazirik behia ohoratürik date, maiatzaren 22ean Altzürükün ospatüko den Bortüko Bidearen bestan. Goizean goizik 350 behiek, Altzürükürütik, Ahüzkiko bidea hartüko düe. Aurten, lehentze behi primaka eginen da eta broxetan errerik behi erdi baten aragia gozatzen ahalko da egüerdiko bazkarian. Egün orotan leküko mozkinen merkatüa, erakuskak, eta animazioneak badirate. Besta horren bidez, Xiberoan 10 urtez behi sailaren garatzeko eramanik izan den lana agertarazi nahi da.

Entzün Beñat Epherre Bortüko Bidean bestako süstazale bat :