Kontseilü jeneralak ardi saila süstengatzen düala eta bereziki sor marka ! hona zer erakutsi nahi izan den martxoaren 10an Pauen egin den biltzarran. 50 bat jenteek parte hartu düe biltzarran , Georges Labazée Lehendakariaren üngürüan Frantxoa Maitia Garaziko kontselüa eta Frederique Espaignac senadore anderea. Eüskal-Herriko Laborantsa Kanbera, Sor marka, ELB sindikata edo Interprofezioneko ordezkariak ziren nausiki. Ardi saileko partaide haboroxenek parte hartü balinbadüe, haatik, indüstrial handienak ez ziren hor. Hortaz damütü da Patrick Etchegaray Interprofezioneko lehendakaria. Azken hilabeteetako güdükak CLPB eta indüstrialen artean berriz aipatü nahi izan dütü Xabi Lopepe, CLPB eta ELB-ko ordezkariak. Ardi saila bide kürütxada batetan da, Kontseilü Jeneralak bi helbürü ezarten dütü, leküko mozkina eta sor markaren azkarki süstengatzea. Indüstrialak beste behin errezebitüko dütüala hitzeman dü Kontseilü Jeneraleko lehendakariak.
Entzün Georges Labazée Kontseilü Orokorreko lehendakaria :
Entzün Xabi Lopepé CLPB kooperatifa eta ELB sindikateko ordezkaria :
Entzün Francis Poineau Eüskal-Herriko Laborantsa Kanberako orzdezkaria :