XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Basabürüan arrantzükalariak laket

Arrantzüka Basabürüan arrakasta dü beti eta horren froga dügü karten salmenta. Ehüneko 15ez emendatü direla 2011an jakinarazirik izan da, berriki egin den Basabürüko Arrantzükarien biltzar nausian. Erreken huraren sanotarzünak aldiz arrenküratzen dütü arrantzükariak. Larraineko erreka xahatü düelarik ohartü ahal izan dira zoin zikina zen. Bortüko turistifikazioak ere ez dütüala gaizak erresten erreken garbitarzünaren etxikitzeko azpimarratürik izan da eta audela lerragünetako elür artifizialaren hurtzeak, huraren kalitatea txartzen düala ere arraiñentzat. Azkenik “carte de peche.fr” web günea aurkeztürik izan da, internetez karten erosteko. Salmenta berri horrek ez dü denen adostarzüna biltzen.

Entzün Clément Bozon alkarteko lehendakaria : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan