XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Olivier Gémin züzendaria eta Sauveur Urrutiager lehendakariaLur Berri kooperatibak geroago eta haboro enpresetan sartzen dütü kapitalak. Iragan asteazkeneko (barantailaren 24) biltzar nagusian, azken sos ezarteen berri eman düe bürüzagiek. Hasteko, laborarien artean miliu bat euro partekatü düe xede berrientako, izan dadin ekoizpena, garapena ala salmenta hobetzeko. Sos hortaz gain, irabazien parte bat ere laborarien artean partekatü düe, orotarat 800 000 euro.
Bena hatsarrean erran bezala, sos hanitx ezarri dü Lur Berrik beste enpresetan. Ahateetan, ALFESCA (Labeyrie enpresaren jabea) taldearen kapitalan sartü da % 34 erostez. 2009ko maiatzean jadanik, Aiziritzeko kooperatibak Spanghero enpresa abantxü osoki erosi züan, kapitalaren % 97 hartü beitzüan ordüan.
Entzün Lole, Lur Berriren biltzar nagusian :

Jean-Baptiste Zamponi eta Inexa DecungJean-Batiste Zamponi artzaina Liginagan bizi da. Ttipitik lan hori egin nahi züan bere üngüramena artzain giroan zelako. Lan horrek ez deio denbora libre hainitx üzten. Bere kabaleak badütü, bena üdan besteen kabaleak zaintzen dütü mendi handi bat düalakoz, eta horrek lagüntzen dü mendiaren pagatzeko. 5-6 hilabete egoiten da mendian, dependitzen dü sasoina ona ala txarra denez. Bere ardiak bi aldiz esküz jeisten dütü egunean eta bere gaznak egiten ere.
Entzün Jean-Baptiste Zamponi :


Laborari honen portreta Xiberoko Botzan ikastaldi bat egiten ari den Inexa Decungek dü egin.

EHLGren xiberotar süstengazaleakEüskal Herriko Laborantxa Ganbararen (EHLG) auzia barantailaren 18an izanen da Pauen. Ikusirik epe hori hüilantzen ari dela, geroago eta süstengü haboro biltzen ari dira EHLGko militanteak. Iragan neskenegünean ehünka jente bildü ziren herrokan René Cassinen sortetxetik suprefektüralat heltzeko. Hortaz gain, milaka eta milaka süstengü izenpetze bildü dütüe Laborantxa Ganbara pakean üztea galtegiteko. Izenpetzeko klika heben.
Xiberoan, auzi horren berri zabaltzeko hitzordü bat antolatürik da ostirale ülüntze hontan (barantailaren 12) Urdiñarbeko Bil Xokoaren egoitzan, 8.30tan. EHLGko historia eta auziaren gora-beheren aipatzera jinen dira Francis Poineau eta alkarteko lehendakaria, Mixel Berokoirigoin. Bestalde jakin ere bai auziaren egünean autobüsak badiratekeala Pauerat joaiteko, barantailaren 18an beraz, goizanko 11.30tan Atharratzeko laborantxa kooperatiban eta egüerditan geltoki ohian.
Entzün Mixel Berokoirigoin auziaren zergatiaz :


Xehetarzün haboro heben klikatzez.

Mixel Arrantzet eta Pepela Mirande, eta bien artean Jean Jacques LasserreKontseilü nagusiko lehendakari ordea, Jean Jacques Lasserre eta Xiberoko bi kontseilari nagusiak Oroc Baten ziren aste hontan, Bildozen. Egiten düan pate indüstrialarekin famatürik den enpresak sos lagüntza handiak kausitü berri dütü, eta agerraldi horrekin nahi izan düe jakinarazi. Lan tresneriaren hobetzeko 6 000 euro, mozkin berrien asmatzeko beste 26 000 euro eta 55 000 euroko interesik gabeko mailegü gisa, kontratü ezinago interesgarria da Bildozeko enpresarentako.
Departamentüak zaintü nahi dütü bere lürraldean laborantxako elikagaien sailean ari diren enpresak. Hiru urteko kontratüak dira proposatürik, eta sail hortan ari direnek langilegoaren egitüraketarentako, berrikuntzen ikerketarentako eta exportazioaren garapenarentako galtatzen ahal dütüe sos lagüngoak besteak beste. Erran düenaren arabera, departamentü hontan beste hamar kontratü izenpetzeko püntüan lirateke.
Entzün Lole :


Oroc Bat enpresak pateaz gain tripotak eta urdazpiak ere egiten dütü.Philippe Parrel, Oroc Bateko züzendaria.

Ezne grebaren denboranBehi eznearen gorabeherak ez dira hüilanik ere ürrentürik. APLI alkarteak (Ezne ekoizle independenteen alkartea) berriz ere bere botza entzünarazi dü. Ezne ekoizleer eznearen erakunde berri baten (office du lait) sortzea proposatü deie, eta gehiengoa alte agertü da. Departamentü osoan %70k baiezko arrapostüa eman badü, orano haboro dira ipar Eüskal Herrian (%90). Hilabete hontan ere eznearen prezioa apala da, 280 eurotan beita tona. Canadako ekoizle zonbaitekin bildü da berriki APLI, eta hanko ibilmoldea eredü gisa aipatzen düe. Han, ezne tona 453 euroetan pagatürik zaie, eta kontsümitzailearengan ondoramen txarrik gabe, hebenko prezioa beno %13az apalagoan kausitzen beitü ezne pinta.
Entzün Carmen Errandonea, APLIko diharüzaina :