XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

www.gis-id64.com web güne berrian ardi saila ordezkatzen düan GIS egitürak informazio hanitx zintzilikatü dü. Xiberoaz ere ikerlan zonbaiten txostenak irakurgei dira, bena bada hori beno haboro. Hasteko Jean Marc Arranz web güneko ardüradünari GIS delakoaren aurkezpena egin dezan galtegin deiogü :


Erraiten zeikünaz, ardi sailari interesatzen den nornahik informazioa atzamanen dü, izan dadin laborari, ikasle edo beste. Bereziki GIS id64-aren emaitzak deitü atalan "résultats du GIS id64" da mami haboroen. Bost sailetan sailkatü dütüe orai arteko ikerlanen emaitzak, eta sail bakoitxa PDF formatüko txostenek elikatzen düe. Hortaz gain, "Docuthèque" atalan, word formatüko testu zonbait eta bereziki argazki andana bat hartzen ahal da, eskübide arrenküretaz axolatü gabe.
Entzün Jean Marc Arranz :

Web günea ikusteko, heben klika.

Astelehen hontan (azaroaren 30) berrehün laborari bildü dira Chaumes gaznakagian 2009/2010 ikasurteko behi eznearen negoziaketan indar erakustaldi baten egiteko. Negoziaketak iragan astean hasi ziren eta laborariek berriz ere beren arrenkürak agertü dütüe Maulen. Delegazio bat sartü da züzendaritzarekin xüxenka negoziatü nahian bena ez düe nahi züena kausitü. Laborariek prezioa goratü nahi züen prefosta, bena Chaumes-eko züzendaritzak ez : laborariek galtatzen züen 1000 ezne pinta 1077 euroetan eta gaznakagiako züzendaritzak apaltü nahi züan 1024 euroetara.
Entzün Philippe Petit, intersindikaleko kidea (argazkian esküinean) :


FDSEAk behi ezne ekoizleak kümitatü zütüan Aiziritzerat atzo. Bilküraren helbürüa, eznearen üngürüan sindikatak erran izan dütüanen argitzea zen. Bena agitü dena ez da FDSEAren aldekoa izan. Ehün bat laborari joan dira, bena sindikateko ardüradünen hitzengatik kexatürik, leküa hüstü düe bilküra ürrentü gabe. Haboroen aipatü dena ezne grebaren denboran FDSEAk laborariak ez süstengatü izana da... Hori beno okerrago, grebalarien kontrako hitzez mindürik agertü dira.
Hortaz gain, interprofesioan FDSEA jaun eta jabe dela kritikatürik izan da. Hargatik laborari hanitxek, ELBkoak eta APLIkoak artean, ez düe honhartzen batarzün galtoa, beste sindikatak honhartzen ez dütüan sindikatarenganik. Asteazken hontako (ürrietaren 27) bilküran zen Lole, entzün ezazüe hantik ekarri deigün soinüa :

Biarnoko APLI alkarteko laborari talde batek bi bilküra egin dütü Chaumes gaznategiko züzendariekin, azkena asteazkenean (azaroaren 4) berean, baldintza düinen galtegiteko. Prezio goragoa galtegiten düe prefosta, xüxen erraiteko 400 euro tonakal oraiko 265 euroen partez. Hortaz gain, ekoizpen kostüa ere kontüan hartürik izan dadin galtegiten düe, bai ete "flexibilité" eta "contractualisation" delakoen eküratzea. Bena laborarier bürüz zirenek (Chaumes-eko bürüak) ez dütüe baldintzak honartü. Ondorioz, Biarnoko laborari horiek beste erosle bat txerkatzen düe, eta Mauleko gaznategia üzteko püntüan dira.
Entzün Serge Estanguet, Escouteko laboraria :

Algar Etxeki alkarteak urteko biltzar nagusia egin dü iragan aste-ondarrean. Emeki-emeki, laborarien ordezkatzeko sistema plantan ezarten ari dira, eta emeki-emeki, bakantzak hartzen ahal dütüe urte osoan lan egiteko partez. Alkarteak aski aisa atzamaiten dütü gazteak laborarien leküa hartzeko ; jakin behar da ere, erretretan sartürik direnak ere pagatzen dütüela besteen etxalteetan lanean aritzeko.
Entzün Laurence Domecq (argazkia), alkarteko lehendakaria :




Aitzineko soinüan entzüten ahal zen bezala, oraidanik posible da "chèque emploi" gisako batekin langile baten pagatzea. Horrentako, interesatüek beren mütüalitatearengana jo behar düe.
Azkenik, erran dezagün Algar Etxekiren kontüak zeropetik ebilten direla.
Entzün Laurence Domecq :