Bil ta Garbi sindikatak Sarrikotapean hondarkintegi baten egiteko xedea plazaratü züalarik, herrian Terre Verte alkartea sortü zen. Geroztik, hondarkinen tratatzeko manera ezberdinetaz ikerketa ezberdinak egin dütüe, Frantzian gainti ebiltez. Hortaz gain, berexketa eta sentsibilizazioaz lan bat beno haboro egin düe ; horietarik azkena, düala urte bat hasi zen esperientzia (ikus heben egin günüan artikülüa). Ordüan hogei familia aipatzen güntüan, gerozik berrogei dira esperientzian parte hartü düenak : urte oso batez hondarkinak berexi dütüe eta denak oro pezatü. Jakin behar da berexi dütüela, Terre Vertek hala galteginik, departamentü hontan berziklatzen ez diren hondarkinak ere. Aste hontan emaitzak aurkeztü dütüe eta gure hondarkinen %15 tratatzen ahal ez dela dio alkarteak.
Entzün Jean Bernard Serbielle :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2958