Bordalte bat elektrizitaterik edo urik gabe 55 000 eurotan salgei (5 000 euroko agentzia fresak barne) ezarririk izan da Larrainen. Prezio hori lazgarri gora dela üdüri zaie larraintar zonbaiter. Audela, bordalte hortan (Egargeia) 28 urtez laborariak ari izan ziren lanean aitzinetik, Iriart aita lehenik eta semea ondotik, eta prezio hortan erosiko lüküanak ez lezake laborantxarentako balia. Horiek güziak entzünik, Larraineko aüzapezak kontseilüa bildü eta gehiengoak SAFERrari lür horiek eros ditzan galtatzearen alde bozkatü züan. SAFER egitüraren barne batzorde batek dozierra aitzina eramaitea honartü dü berriki, eta orai azken deliberoa laborantxa ministeritzaren eta diharü edo finantzen ministeritzaren esküetan da (arrapostüa üztailan).
Azkenean SAFERak erosten balü, lür horietan aitzinetik laborantxan ari zenak arra har lezake bordaltea.
Entzün Sébastien Üthürriage, Larraineko aüzapeza :
Entzün Jean-Do Iriart, laborariaren anaia :