XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Etxegintzaren egünak arrakasta üken dü

Ikasle, aitetama, erakasle eta ofizokoak, 200 bat ziren Xiberoan egün (asteazkena) « etxegintzaren egüna »n parte hartzeko.

ODACE xiberoko nausien alkartea eta AZIA xiberoko gazteen alkarteak antolatürik, etxegintzaren egünak arrakasta üken dü.

Erran behar da eraikuntzako ofizioek orano fama txarra düala eta langile eskazean direla ere, bereziki gazteetan.

Parada gaztentako formakuntza oroen ezagützeko eta ofizioarekin lehen harreman baten ükeitera.

Xantier bisitak eta mahain üngürüak antolatü dira egünaldi osoan

 

Han ginen antolazalen, enpresen eta gazten ganat hüllantü gira: 

Previous Next

Iparraldean industria sailaren indartzeko, instituzioen lagüngoarekin, "Pays Basque industries" izeneko alkarte bat sortü düe 8 enpresabürük.

Horietarik bat dügü Mathieu Pourrillou:

Previous Next

Hori da Aline Bedecarratz-en xedea. Urtez Xiberoko turismoan lan egin ondotik bere “gida” agentzia muntatü dü. Arhondo izena dü eta xüxen zer eginen düan esplikatü deikü.

Aline Bedecarratz :

Xehetarzün güziak arhondo.com edo deitzez 06 71 78 89 25

Previous Next

Gazteer etxegintzaren deskubriaratzeko egün bat apirilan !

Hori da ODACE eta AZIA alkarteen xedea.

Langileria eskaziari bürü egiteko eraikuntza saileko langileen formatzea lehentarzün bat dela aitzinean ezarri düe.

Hartako ikasle eta aitetamer egünaldi bat proposatzen düe, etxegintzako entrepresen eta formakuntzen ezagützeko. Bena xantier baten bisitatzeko parada ere badate.

Izenak apirilaren 18 a gabe eman behar dira, ODACE edo AZIA alkartearekin harremanetan sartzez.

Jean Jacques Etxeberri llargo (Etxeberri etrepresa), Dominique Hastoy (Hastoy entrepresa) eta Laure Etxeberriborde (Azia): 

Previous Next

Etxalteetan etxe animalak dira haboroxienetan, horietan laborantxa eta bizigia sozial egiteko posible lizate.

Hori aipagei izan da Barkoxe Bizik antolatü düan gaüaldian.

 

Renouveau Paysan alkarteko Lulu Lugan eta Linda Rieu:

Jeannot Agor:

Anna Chavepayre Encore taldeko arkitektoa:

 

Espiute herrian Mouliaa etxaltean xede hortan ari dira Lulu, Linda ta Anna.

Hortako Office 64ek etxaltea erosi dü eta hortan 6 bizigia eginen dütüe, horietarik 2 laborarientako, bakotxak baratzezain edota sendabelarrekin aritzeko lur peza bat badüalarik.

Eta horiek oro 550 euroren alokaidüarekin.