XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Izarbek ere zabaltzen dü neskenegün hontan

Lerragüne haboroxiek iragan aste undarrean zabaltü düe ;

Erran behar da proposamen zabala dela alde hortarik : San martiko , Gourette bena Hürrün joan gabe Iratin ala Izarbe ere.

Proposamen zabal bat eta ezberdina : familialago Iratin eta Izarben, komerzialago Gouretten eta San martiko harrian.

Iragan asteko denbora txarratik landa, aste undar huntan bakantzekin eta denbora ederrarekin jende frankok hüllantü behar lüke

Elür güneen gozatzeko beste manera bat proposatzen düan  Izarben eramanen zütüegü Eric ALCACEBE hanko jonarazlearekin:

Hidroelektrizitatea energiaren geroa?

200 bat parte harzale hüllantü dira « hydro  meeting » hydro elektrizitatearen jüntarentako.

Euskal herriko CCI komerzio eta merkatü kanbera, SHEM eta EDF antolatürik, Haütetsi, üzina eraikizale, haütetsi, denak hor ziren

 bi urtetarik antolatzen den jünta hortan beren arrenküren aipatzeko bena süstut elgar kürütxatzeko eta kuntratü BERRIEN lantzeko.

Euskal herrian 28 zentrala ala elektrizitatearen sortzeko üzina badira, 102 departamentüan, hamar bat Xiberoan.

Denek salatü düe legedia ala reglementazione soberakina, eta baimenen ükeiteko legeak eta ürratsak gogorregi zirela.

Beren ustez xantza bat dira eskualdearentako bai ekonomoikoki bena süstut ekologikoki egiten dütüen azken urteko hobetzeri esker.

Hobetze horiek inposatürik zaüen legeak pusatürik…

Christine etchegoyhen France electricité hydroelektrizitatea sindikatu burua, Florence lassere deputatu PA, Denise Saint pée senadore PA, André Garreta Euskal Herriko CCIko bürüa

Xiberoko poloko bilküra uste beno jendetsüago

30 bat jente bildü dira Xiberoko poloko bilküra denboran barda.

Urdinarbeko salan antolatürik zen poloko bilküra.

Salaren aitzinean « agerriako lagünak » sortü berri den kolektiboak berriz ere salatü dü Mauleko agerria Euskal alkargoaren eskü izan dadin.

Euskal alkargoak agerriaren erosteko deliberoa hartu zuala hautetsiek informazioneak uken gabe salatu due.

Haütetsier beren argümentoak paperez eman dütüe bena ez dira sartü ahal izan poloko bilküran.

Egün justokin xiberoko poloak komunikatü behar lüke agerriaren erosteko delibero hortaz.

Han ziren manifestalrien oharrak bildü dütügü:

Indüstriaren egün aberats bat izan da aurtenkoa

Ehünka ikaslek Xiberoko indüstriaren ezagützeko parada üken düe.

Indüstriaren egüna zen atzo (asteazkena) Xiberoan.

Enpresa bijitak proposatü dira herritarer bena süstut ikasler.

Egünaldiaren ürrentzeko transizione energetikoaz zen mintzaldi bat proposatü da.

 

Jean Jacques Carriquiriborde ODACE eta ELKAR enpresako bürüak bilana egin deikü: 

Bestalde enpresa bijita bat jarraiki dügü Mauleko ASMA enpresan San Frantseseko ikaslekin: 

Indüstriaren egüna da asteazkenean Xiberoan

Indüstriaren egüna da asteazkenean

1OOO enplegü, 40 enpresa eta lngileriaren 100ko 22a !!

Indüstriak lekü azkarra badü Xiberoan.

Hartakoz, indüstriaren egüna antolatzen dü « ODACE » enpresa bürüen alkarteak

Enpresa bijitak bena ere Mauleko Agerrian mintzaldi eztabada bat transizione ekologikoaz izanen da ere parada hortan.

Xehetarzünak ODACE alkarteko bürüa Mathieu Pourriou eta Babeth Elizondo langilearekin: