Barkoxe bizi alkarteak herriaren dinamizatzeko xedeak jarraikitzen dütü. Düala 4 urte, sortü zenaz geroz, herrian laborari zionea ikusirik, laborantxaz pentsamentükatzen ari dira.
Lehenik laborarien artean langile baten hartzeko jüntatü ziren. Oraikoan Barkoxeko muzkinen saltzea düe xedea.
Herriko VIVAL-eko Prisca eta Nicolas-k « Barkoxeko bihotza » webgünea joanaraziko düe.
Hortan herriko ahateki, gazna, behiki edo eztia bezalako muzkinak atzamaiten ahal dira, bena bai eta ere okina bixkotxak bezalakoak.
Barkoxe Biziko Daniel Lagune eta Vival-eko Nicolas: