Xiberoko alderdi Komünistako kideek, Marouane Barghouti izenez berizendatü züen Mauleko René Elissabide plaza, iragan neskenegünean egin zen alkarretaratzearen karietara. Marouane Barghouti Palestindar dipütatüa, 2002az geroztik presoa da eta komünista alderdiko kideek dioenaz, gatazkaren konponbidean garrantzia handiko persona da. Neskenegüneko ekintza, nazioarteko kanpaina baten baitan sartzen zen, eta BDS (Boycott Désinvestissement Sanctions) Xiberoa taldearen parte hartzearekin egin zen. René Elissabide nahitara haütatürik izan zen, alde batetik enpresa bürüa beitzen, Frantses gobernüaren zorroztarzünako politika salatü nahi züen eta bestetik Franco español diktadoreak ohorratü beitzüan Xiberotar enpresalaria. Ber hildotik Mauleko komünistek galteginen düe Mauleko Herriko Etxeari, Léon Berard karrikaren izenaren kanbiatzea, jakinez Petain marexalaren anbaxadore izan zela. Berdin Arnaldo Otegi izena proposatzen ahalko düe eta ber zoinean Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen alde ere mobilizatzen ahalko dira behinkoz.
Pierre Etchecopar bozeramailea :
- Politika
- Agerraldiak: 1935