Ipar Eüskal Herriko hidro elektrizitate ekoizleak bildü dira iragan ostiralean hitzarmen baten izenpetzeko. Lehentze dira holako antolaketa batetan biltzen sektore hortan. Eüskal Hirigüne Alkargoak eta CCI (Indüstria eta Komertsanteen Kanberak) galteginik haien arrenkürak hobeki defendatzeko hitzarmena izenpetü düe elektrizitate ekoizle handi eta ttipiek.
Eüskal Hirigüne Alkargoa-ren eta CCI-enaren lagüngoa espero düe ekoizleek.
Martine Bisauta (Eüskal Hirigüne Alkargoako transizio ekologikoaren ardüradün):
Jean Louis Harinordoquy (Baigorriko elektrizitate ekoizle bat):
Christine Etchegoyhen (Mauleko elektrizitate ekoizle bat):
Ipar Eüskal Herrian 100 giga water ekoiztürik dira errekeri esker urte oroz 47 000 bizizaleek kontsümitzen direna, eta transizione ekolojikoa dela eta haboro ekoiztü nahi lüküe. Bena arrenküra zonbait bizitzen dütüe normetan arraezarteko, administrazioneak trabak ezarten beiteie. Eta arraberritü behar diren erabilteko agiriak gaitz zaie ükeitea.