XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Turistak edo lekükoak gozatzen ahalko dira proposatürik diratekin animazionetaz üda hontan. Denbora ederra delarik VTT edo trotineta elektrikoz paseatzera joaiten ahalko dira. Ibili nahi direnentako, karta zonbait antolatürik dira üngürüan erabilgarri diren xenden erakusteko. Altxor txerkatze baten gisako bat plantan ezarririk da ere bai.

Denbora txarra delarik berriz erakusketa baten gisakoa proposatürik da jenter deskubriarazteko zoin txori mota baten Iratiko üngürüetan. Bestalde gela batzük badütüe ere bai jenteak pausatzeko edo joküetan aritzeko.

Beste hainbat aktibitateren aipatzeko Celine Etxeberriborde:

Previous Next

Ligin, Alfitx ostatüko parkingan, neskenegün oroz 4 ekoizle bildüko dira beren mozkinen saltzeko.

Martin Lahaie Barkoxeko ogi ekoizlea eta Morganne Lafon Hauzeko ahüntz gazna egileaz gain, Ligin berriki plantatü diren bi gazte badira : Arnaud Chrisostome baratzezaina eta Bastien Garat urde hazlea.

Previous Next

Etche formakuntza enpresak bere 10 urteak ospatü dütü eta kari hontara bere bortak zabaltü dütü püblikoari.

Alain Etcheberri enpresa sortzailea :

 

Previous Next

Ostegün goiz hontan « Nesk’afe » izeneko xede berria presentatü düe Andere Nahia, Odace, Pays Basque au Cœur eta Komertxanteen batarzünak Maulen.

Xirikotan bildü dira 15 bat emazte enpresa sortzaile eta enpresa bürü askari batentako.

Xedea esplikatü deiküe :

Pays Basque Industries alkarteak bere lehen biltzar nausia egin dü astelehenean Sohütan.

Alkartearen helbürüa iparralde hontan indüstriaren indartzea da.

Jüstoki platarforma teknologiko bat sortüko düe Sohütan.

Mathieu pourillou-k eta Mikel Charrittonek horren berri emaiten deiküe:

 

Mikel Charritton (Lauak enpresako eta Pays Basque Industries alkarte bürüa):

Mathieu Pourillou (Pays Basque Industries alkarteko kidea):