XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Igan astean gasoila 25 zentimaz emendatü da, gora beheran aste hatsarre huntan litroa 2,15 € etan da.

Orokorki jentea inkiet da, süstut mendigüneetan non eta otoa hanitx baliatürik den kurritzeko.

Atharratzeko Serge Carrère ezantza saltzalearengana hüillnatü gira :

Aeronotikarekin lan egiten düen enpresak inkiet dira

Aeronotikako enpresak inkiet dira !

Prezioen goratzeaz audela enerjiaren aldetik, orai Ukraniako gerlaz hunkirik dira.

Xüxenka alde batetik Russiarentako egiten ziren hegazkinen merkatüa galtzen beita, eta saihetsetik ere silikona eta burdunak azkarki goratzen beitira ere.

Euskal herrian eta Xiberoan partikülarzki enpresa hanitxek hortan lan egiten düe hala nula Lophitz indüstria taldea

 

Benat Elkegarai ELKAR enpresako bürüa: 

Previous Next

30 000 mila euro erosik düala zazpi urte, 12 aldiz haboro saldüko da Lakarriko borda ttipi bat !

Prezioen hantzea ala spekülazione kostaldetik barnekaldealat barreatzen ari da.

Lehentze da Xiberoan salatzen halako kasü bat.

Lakarriko borda hori 350 000 euroez gain saldüko da eta Lakarriko kuntseilüak jakinarazi dü alarma joko züala.

ALDA mugimendüarekin bildüko dira eta ondoko egünetan kartieleko merak eta gazteak deitüko dütüe mobilizazione azkar baten egiteko.

Lakarriko mera Dorothée Nabarra: 

Manifestaldi bat prezio hantze artifizialaren kuntre Lakarrin

Prezio hantzeen ala spekülazionearen kuntreko manifa antolatzen da Lakarrin Xiberoan.

Martxoaren 12an, goizanko 10 orenetan  , Lakarriko kuntseilüak kümitatzen dütü barnealdeko herritarrak oro eta partikülarzki gazteak manifestaldi hortarat.

Lakarriko borda ttipi bat 8000 euroetan erosik eta hüllan 400 mila euro saltzearen salatzea eginen da parada hortan

Lakarriko mera Dorothée Nabarra:

Previous Next

Nausi berri ta xede berri bada Mauleko Serrano hots xapata edo pantufla egilearen lankian.

Bada 3 aste Patrick Gambirasio’k enpresaren segida hartü düala.

Üsatüzko xapatetaz gain, "SoBask" izeneko marka sortü düe.

Hortaz eta enpresaz ari zaikü Patrick Gambirasio enpresabürüa:

Joküetan familia oso batentako badate SoBask xapata irabazteko!!

(Joküak : ostiralez 9.45 ta 11.45tan)