XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Aguerraberriak bere bortak arra zabaltüko dütü Aguerraberria Folies izena hartzez. Uztailaren 1etik goiti zabaltzekoa da eta xede andana bat badütü. 3 xede desbardin üknen dutu : rock n soul ostatüa, l’école du mouton dansant eta Xeroki turistentako egongia bat.
Ostatüaz gain, egüerdioz bazkari sinple bat proposatü gei düe, hilabetean behin kontzertü, erresidentzia güne bat, eta setemetik goiti kurtso desbardin hanitx proposatüko dütüe astean zehar.
Tatiana, antzerkilari, psikologoa eta erakaslea da, Olivier dantzari klasikoa, antzerkilari eta margolaria.Horrentako aste osoan kurtso desbardinak propsatü nahi dütüe bena horik ez dira seteme beno lehen hasiko.
Xehetarzünak bretaniatik horra diren Olivier Eta Tatiana :  


Xehetarzün haboro
https://www.aguerraberriafolies.com
Langile eskaz da Xiberoan!

Xiberoko ekonomia zertan den eta zer dütüan dagün desafioak kontatzen deikü Jean Jacques Carriquiriborde Odace-eko alkartebürü berriak:

 

Giltzak: ,
Previous Next

Ondarkin lürperatzearen txipitzeko bi lanpostü berri sortü dütü Biltagarbik. Urtarrilaz geroz plastiko berriak erreküperatzez, zikin ontzi beltzak ez dira hainbeste betatzen eta horrekin batetan lürperatzen düen tonajearen ttipitzen düe. Ondarkin haboxienak mekanikoki bereixirik dira eta hor berriki berritan iganazten düe bekanika hortarik, ahal bezain konpost haboxienaren erreküperatzeko. Horrentako postü bat sortü badüe, beste bat sortü düe ere ondarkintegietarik horra diren ondarkinak arra behexteko, pela mekaniko batekin.
2014eko setemez zabaltü zen eta orai arte erabilirik zen lehen casier ala lürperatze günea beterik izanki Mendiskan. Bigarren baten betatzen hasiko dira. Lehena jadanik 7 urtez beterik zateküala aitzin ikusirik bazen pentsatü beno ondarkin haboro berziklatzez 9 urtez kasik erabiltera heltü dira. Jakin hilabeteroroz mendiska bisitatzeko hitz orduak proposatzen dütüe.
Andoni Tellier Biltagarbiko langilea :

Previous Next

Igaran astean egin düe ODACE xiberoko entrepresabürüen alkarteko biltzar nausia.
ODACE alkartearen lehendakarigoan Elkar entrepresako Jean-Jacques Carriquiriborde-k, Spi-Aero entrepresako Mathieu Pourillou ordaitüko dü.
XIBETEK izeneko ikerketa eta formakuntza polo teknolojikoa ere aipatürik izan da, 2023an partiarazteko xedea bada.
Xehetarzünak: 

Miliu bat euro opari xeka saldürik

miliu bat euroko saltzea hirugerren urtekoz !
« Pays basque au cœur » eraikina, barnekaldeko komertxanten süstengatzeko eraiki da düala jadanik 15 urte.
Ekonomia eta kültür xeka opariak proposatzen dütü enpresen, kolektibitate eta herritarrentako.
Aurten Berriz miliu bat euroko saltzea egin dü, euskal herriko barnekaldean erabilik izanen direnak komertzioetan ala kültür günetan.

 

Claire Orabe eta Maialen Etxebest pays basque au coeur-eko langileak: