XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Deskarbonatzeko berritü; ekonomia aldetik ere bai !!

Iragan ostiralean Euskal alkargoak jünta bat antolatü dü berrikuntzaz, nola berritü gütiago kozatzeko gaiaren üngürüan.

Jüntaren bilanttoaz Jean Jacques Carriquiriborde Odace bürüa:

Pierre François Etchegoyhen, Etché Sécurité enpresabürüa:

Previous Next

Denbora ejerrarekin jente hüllantü da atzo lehentze antolatü den Erronkari eta Xiberotarren arteko merkatüan Maulen, Eüskal ALkargoako partaidetzarekin.
Erran behar da orai badü bi urte Erronkari Ibarrak eta Maulek senidetze hitzarmen bat izenpentü düela. Eta geroztik urtean zehar egünaldi desbardinak antolatzen dütüe heben eta han. Eta atzo hogei bat ekoizle desbardinetaz gain (garagardo, gazna, eskü lan, bixkotx, pasta eta beste hainbat ekoizpen baziren.) pelota partida, dantzariak, müsikalariak eta bazkari hon bat partekatü düe harremanen sortzeko parada.

Goizan antolatürik zen mahain üngürüan, agertü da bi ibarrek badütüela  püntü amankomünak, desertifikazioa adibidez edota prezio apal bateetan etxebizitza baten ükeiteko arrenküra. bena beste alde zonbait oso desbardin dira xiberoa gazna lürralde bat baldin bada, Erronkarin ekoizle bakar bat beita.

Joan gira antolazale, erosle eta ekoizleengana :

Xiberoko Botzarekin egin dügün mahain üngürüa bi aldeko garagardo ekoizle, artzain eta laborariekin :

Previous Next

Jentea berant jin bada ere, saldoan jin da.

20 gazna saltzale, 16ek lehiakan parte hartzen eta beste 11 belar ta ardaillentako lehiatü dira.

Belar ta gaznen kalitateaz, epaitzeko maneraz eta giroaz gozatzeko erreportajea heben:

irabazleen izenak, erreportajean entzüngei!!

Previous Next

Üda huntan, ostegün oroz Atharratzeko plaza jentez betetzen da.
Turismo bülegoak ideia üken dü üda huntan Pintxo poteo gaüaldien antolatzea Atharratzeko Piellenia eta Pyrénées ostatüekin.
Ostegün oroz Atharratzeko, Basabürüko eta bakantziar hanitx hunki dütü.
Asteak igaran dira eta jenteek üsantxa begiatü düe Atharratzeko plazan jüntatzea.

Bildüma txipi bat :

Previous Next

Bretainiatik Eüskal bortüetara, Nolwen eta Mogen-ek herri ttipi batean inplikatü nahi ziren. Larrainen ikusiz herriko azken epizeria desagertü zela, erremorka batetan plantatzea deliberatü züen.

Nolween Lemoeur :