XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Etxaltetan gero eta bekanika haboro eta gazteak ez bortxan hain trebe, bena presan!

Horri bürü egiteko etxalteetara horra da Petti Iraçabal Argintxol, bekaniken konpontzera.

Ozaze Etxautxean atzaman dügü (Xiberoko Botza piztürik):

Deitzeko: 06.65.45.98.45

Previous Next

Athereiko Ühaitza aterpetxeak bere bortak berriz zabaltü dütü üda hontan.

Issorretik jinik Eliane Cazauran-ek dü leküa junarazten. Üztaila eta agorrilan leküa sahatü eta obra ttipiak egin ondoan setemez zabaltü dü.

Bere xedea presentatü deikü :

Previous Next

Euskal gaztain etxea Maulegainera jin da aurten. Düala 8 urte Bidarrain gero Makean zen enpresa.

Gaztainak beste hamar bat mozkinetan bestelakatzen dütüe urte osoan.

Euskal gaztain etxeaz, Beñat Itoiz:

Sasuaz:

Erretretaren tenorea hüllantzen denez, arra harzale bat txerkatzen düe enpresaren segidaren hartzeko!!

Previous Next

Ez dügü haboro presentatzen Laure Gomez. Iustrazio mündüan bere izena ezagütarazi züan haurren libürüetako marrazkiekilan.
Oraikoan tatuaje egiten hasi da. Astüen karavana batetan tatuaje salu bat muntatü dü.
Laure Gomez :

Bere lana deskubritzeko bere saluko « sorgin orratza » orrialdeetara hüllant sare sozialetan. Bestela Atharratzeko Kakotxan bere marrazkiak erakusten dütü azaroaren 25a arte.

Previous Next

Alkarteen foruaren bigerren edizionea setemearen 16ean !
Igaran urtean bezala, xiberoko alkarte zonbait jüntatü dira alkarteen foruaren antolatzeko mauleko baratze püblikoan.
Helbürüa da xiberoan dütügün alkarte ororen deskubreaztea xiberotarrer, bai eta ere harremanen sortzea alkarteen artean eta ürrentzeko lagüntzale berrien jinaztea.

Xehertarzün haboro Laida Camus eta Miren Juzan-rekilan :

Hitzordüa 9k30 etarik 12 etara setemearen 16ean, ondotik bazkari partekatürik bat date.