XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Alex Bouvet eta Natacha Ges-ek leküa erosi berri düe. Lehen Arrosan « chambres d’hôtes » delakoak bazütüen. Leküa ttipiegi izanik bürüan zütüen ideia oroentako, Oskaxerat hüllantü dira.
Han abentüaren 15 etik harat snack eta kafe bat zabaltüko da, urte osoan zabalik datekina. Ondotik alkarte batekin atelierak, coworking gela bat, lür puzka alokatzea eta turistentako logelak proposatüko dütüe.

Previous Next

Amélie Carrère, xiberoko gazte batek, bere familiaren enpresaren arra hartzea deliberatü dü !

Astehartean zabaltü dü, ordin bere gana joan gira : 

 

CLEJ 9a partitürik da

35 urte pekoak lagüntzen dütüen alkarteko David Attuli :

Previous Next

Atharratzeko prefostan 25 kide eta kide ohi bildü dira neskenegünean.
Goizan lagüntzale taldeak gida libürüa aurkeztü dü, berrikuntzekin.
Ondotik bazkaria lagün, bakotxak Azia alkartean zütüan ohitzapenak partekatü dütü.
Haien artean ebili gira :

Previous Next

Düala 25 urte sortü zen alkartea xiberoko gazteak juiten zirelakoan. Haien lagüntzeko, herriko bizia eta ekonomia süstatzeko gazte talde bat bildü zen.

Geroztik lagüntzale talde franko eta xede honanbeste igaran dira.

Bilantto bat egin dügü Marie Arrossagaray Zugun-ekilan :

Urtez urte inplikatü direnen eskertzeko eta kide berrien sarrarazteko egünaldi bat antolatzen düe Atharratzeko Prefostan azaroaren 25an.
Goizan aperitifa xiberoko trikitilariek animatürik, bazkaria lagüntzaleek prestatürik eta ondotik atelierak Azia-ren orhitzapenen eta dagün desafioen aipatzeko.
Izena eman behar da deitzez Aziat.