XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Ogia egün oroz jaten badügü, aste ondar hontan esküz tailerretan lantzez edo gogoz mintzaldian eztabadatzez hüllantzen ahal zen.

Mandelüa alkarteak Ogiaren besta antolatü beitü Barkoxeko txapelako eskola ohian; harat eramaiten zütiegü:

XEEK mugimentüak xiberoko spekülazionearen kuntre jarraikitzen dü

 

XEEK xiberoko spekülazionearen kuntreko kolektiboak bere aktibitateak jarraikitzen dütü.

Helbürüa beti berra da : alojamentüaren arrenküra agerarazi.

Bide bazterreko Banderola eta manifestaldietarik landa, oraikoan gaüaldi eztabada bat proposatzen düe ostirale huntan Urdinarben.

8 orenetarik aitzina Aloze, Atharratze, Ezpeize, Ligi, Ozaze ala orano Lakarriko meraren entzüteko parada izanen da, eta hariekin eztabadatzera ere.

 

Mathieu Tauzin XEEK kolektibokoa: 

Previous Next

Aurten sos gutigo züen jenteek bakantzetara juiteko nekeziak izan zütüen edo pürü kasü eman ziren ez sobera despenditzeko. Hortaz ohartü dira turisma bulegoetan.

Halere üsatin bezala Frantziako lekü guzietarik jente hüllantü da bortüetan kuritzeko.

Majilou Garicoits :

Previous Next

Ürrüstoiko Ttiki-Arotxea ostatüa plaza kantüan da.

Aitzinekoek ützirik, Alemaniar bikote bat Suitzatik jin da horren arra hartzeko.

Ostatüaz gain, jatetxe ere egiten düe bena aitzinetik leküa hartzez!

Xehetarzünak oro heben:

Leküaren hartzeko deit 07.88.94.59.35 edo idatz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Giltzak: , ,
Previous Next

Leheneko « calamity jane » ostatüa erosi züan Jean Chutahandy montoriesak igaran azaroan.

Obra hanitxen ondotik « L’irrintzina »-k bere bortak zabaltüko dütü neskenegünean pintxo gaüaldi batekilan !

Bere ostatüan ze proposatüko düan esplikatü deikü Jean Chutahandy-k :