- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1378
Langile eskaz da Xiberoan!
Xiberoko ekonomia zertan den eta zer dütüan dagün desafioak kontatzen deikü Jean Jacques Carriquiriborde Odace-eko alkartebürü berriak:
Xiberoko ekonomia zertan den eta zer dütüan dagün desafioak kontatzen deikü Jean Jacques Carriquiriborde Odace-eko alkartebürü berriak:
Igaran astean egin düe ODACE xiberoko entrepresabürüen alkarteko biltzar nausia.
ODACE alkartearen lehendakarigoan Elkar entrepresako Jean-Jacques Carriquiriborde-k, Spi-Aero entrepresako Mathieu Pourillou ordaitüko dü.
XIBETEK izeneko ikerketa eta formakuntza polo teknolojikoa ere aipatürik izan da, 2023an partiarazteko xedea bada.
Xehetarzünak:
miliu bat euroko saltzea hirugerren urtekoz !
« Pays basque au cœur » eraikina, barnekaldeko komertxanten süstengatzeko eraiki da düala jadanik 15 urte.
Ekonomia eta kültür xeka opariak proposatzen dütü enpresen, kolektibitate eta herritarrentako.
Aurten Berriz miliu bat euroko saltzea egin dü, euskal herriko barnekaldean erabilik izanen direnak komertzioetan ala kültür günetan.
Claire Orabe eta Maialen Etxebest pays basque au coeur-eko langileak:
Ondarkin lürperatzearen txipitzeko bi lanpostü berri sortü dütü Biltagarbik. Urtarrilaz geroz plastiko berriak erreküperatzez, zikin ontzi beltzak ez dira hainbeste betatzen eta horrekin batetan lürperatzen düen tonajearen ttipitzen düe. Ondarkin haboxienak mekanikoki bereixirik dira eta hor berriki berritan iganazten düe bekanika hortarik, ahal bezain konpost haboxienaren erreküperatzeko. Horrentako postü bat sortü badüe, beste bat sortü düe ere ondarkintegietarik horra diren ondarkinak arra behexteko, pela mekaniko batekin.
2014eko setemez zabaltü zen eta orai arte erabilirik zen lehen casier ala lürperatze günea beterik izanki Mendiskan. Bigarren baten betatzen hasiko dira. Lehena jadanik 7 urtez beterik zateküala aitzin ikusirik bazen pentsatü beno ondarkin haboro berziklatzez 9 urtez kasik erabiltera heltü dira. Jakin hilabeteroroz mendiska bisitatzeko hitz orduak proposatzen dütüe.
Andoni Tellier Biltagarbiko langilea :
Baionarat joiten den liñak arrakasta gaitza biltzen dü !
Atharratzerik partitzen da autobus lina hori Baionarat joiteko.
Kostaldealat joiteko bena ere Lanealat joiteko maulerat ala donapaleurat erabilik da .
Horri esker hori da arrakasta handiena biltzen düan autobus lina ipar Euskal Herrian.
100ko 70eko goratze bat ezagützen dü urte hatsarrez geroztik .
Baratzen da orano lan norberak bere autoa ütz dezan.
Hartakoz beste proposamenik badira adinetakoentako nahitarako zerbütxüarekin.
Bestalde 11. Lina hobetüko da tenore haboroen proposatzez ondoko urtetan.
Eskolako autobusak ere nahi dira hobeki erabili herritarrak ere har dezen….
Renée Carrique Euskal alkargoako president ordaia: