XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Supermerkatuek beharrezkoak diren ekoizpenak baizik ez dütüe saltzen

Frantsesen gobernüaren agintüz supermerkatuek debeküa düe oinarrizko ekoizpenak ez diren produktüak saltzera. Heltübada ikusi düzüe komisioneak egitekoan ezarririk izan diren papere eta xingolak (argazkian ageri). 2. konfinamentü hontan lehen egünetan jente gütiago hullantu zaie lehen konfinamentüari konparatüz. Lehenean elikagai basiko zonbait ments üken izan badüe, aldi hontan ez da halakorik igaran.

Ekoizpen zonbait ez badütüe saltzen ahal, amazon bezalako entrepresa handier mesede egiten direla uste du zuzendariak. Eta lotsa da jentek interneten erostearen üsantsa hartüko direla eta kostümak kanbiatüko direla orano haboro.

Henri Sabard Sohütako Intermarché-ko bürüa :

Previous Next

Mauleko Euskalduna jatetxeko Bettan Bordagaray:

Maider Heguiaphal bilo mozlea:

Drop'eko Aña Iribe:

 

Previous Next

Sindikatako 43 herriek 14 000 hektara lür zaintzen dütüe Xiberoko mendietan.

Artzaingoa mentsagatik, kanpoko bortükarier olhak zabaltü dütie aurten eta 3 gaznategi igikor proposatü dütüe.

Beste aipamenetan, Esküaldeko parke naturalaren xedea arra aipatüko da dagün denboretan.

Bestalde, aurtenko egoera bereziak jente hanitx bortüetan ekarri dütü. Positibo izan bada Iratiko etxolen jarraikitzan, arrenkürak sortü dütü kabaleekiko harremanean edo hondarkinen barreatzean.                                                                                      

Herri alkargoa eta turismo bulegoarekin lanean ari dira honi bürü emaiteko.

 

Jacques Barreix, xiberoko sindikatako lehendakaria :

 

Previous Next

Michel Etxebest-en denboran Agerria Fraidetegia erosi eta Hotel-ostatüz berritü züen. Herriko etxeak dü akzioen %51a, eta beste 180  akziodün pribatüek beste hondarra.

Louis Labadot'ek, aurten auzapez izendatürik izan denaz geroz, Agerria sozieatearen kontüen egoera arraheinki salhatü dü.

Azkenekoz Agerriako EMS (ekonomia mistoko sozietate)-aren  bilanaren pausatzea deliberatü düe.

Michel Etchebest-en denborako 'transparentzia' eskaza salhatü dü ere akziodüna den Max Dallier-ek.

Louis Labadot, Mazzela abokata, Max Dallier beha etzatzüe:

Previous Next

Lannemezan'en segagia animal bat eraiki gei dü Florian Italiako multinazionalak.

Pirineo osoko bago/pago hoberenak bildü gei dütü enpresak eta 50.000 metro kübo hon ükeiteko, 300.000 bildü beharko urte oroz!

Aste hondar hontan jünta antolatürik da xedearen eretzeko.

Horren ondorio larri beilüke, ONFako Snupfen sindikatüko Quentin Berenguer eta Côme Pettier:

 

Hitzordüa neskenegün arrestiritan 2etan Oloroen eta igantean 10.30tan Lannemezan'en berean.