XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Benoit Marti-k dü otoa irabazi!

Ostiral arratsan egin den zozketan Benoit Marti-k du oto bat irabazi. 110 000  txeke banatürik izan dira ere eta hortan irabazle handiena Magalie Carmot izan da 1000 eurorekin.

UCAS edo xiberoko komersanten batarzünak antolatü eguberriko animazionean 50 bat saltegiek parte hartü düe eta miliu bat euroko erosketak beno haboro eginik izan dira abentüan.

Igaran urtean beno inkani bat gütigo baldin bada ere, izigarri kontent agertü dira antolazaleak.

Peio queheille presidenta :

Enpresak jüntatzen formakuntza eskeintzeko

Xiberoan lan eskeintza hanitx arrapostürik gabe baratzen dira.

Lan txerkazale eskazaz gain, formakuntza arrenküra bat bada ere bai (hainbat formakuntza ez beitira hebenko beharren araberakoak)

Horri bürü egiteko, dendarien mentsa beita, enpresa ezbardinak bildü dira.

Horietarik bata dügü Pierre-François Etcegoyhen Etché Sécurité-ko enpresabürüa:

Previous Next

Urte ürrentzeko besta horientako, « Pays Basque au cœur » barnekaldeko komertzioen aküilatze alkartearen arabera, jenteek leküko saltegietan beren erosketak egin dütüe.

Covid planetaz geroz jenteek leküko komertzioer orano haboro haien etxikimentüa erakusten düela dioie.

Maialen Etchebest eta Claire Orabe langileek bilantto bat eskeini deiküe :

Alkarrizketa llabürra :

Lüzea : 

Ekonomia gora, formakuntza eta lan eremüak behera!!

Xiberoan ekonomiak dinamika baikor batetan aitzina jarraikitzen dü.

Lan eskeintza hanitxek 'haidürü' jarraikitzen düe.

Hortako formakuntzaren aldetik xenda berri bat zabaltüko da.

Lan eremüen aldetik ere, lür eskaz gorria bada...

Xiberoan ekonomiaren eramaile den Odace alkarteko Jean Jacques Carriquiriborde:

Astelehenean formakuntzako elkigia bat aipatüko deiziegü....

Tags: ,
Aurten okasionezko opari bat egin bazenezazüe?

Azken egünak dira egüberriko oparien egiteko, eta aurten zentako ez bigerren eskükoer pentsatü ?

2 pertsonetarik batak haütü hori egün dü opari batentako phürü.

Izan arropa, haurrentako jokü, libürü…

Konzientzia ekolojikoa emendatzen den ber, bena bai eta ere ekonomia mailan, geroz eta haboro dira okasionezko oparien erosten.

Leküko magasiek bigerren esküko hatüak proposatzen badütüe, üsantsak internet güneetan ere azkartzen dira : Vinted edo Leboncoin-en bezala.

 

Xiberotarren ganat hüllantü gira ikusteko zertan ziren: