- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 879
Alt tab izeneko entrepresa berri bat xiberoan
Agorrilan zabaltü dü bere bülegoa mauleko Gambetta karrikan. Joan gitzaio galtegitera zertaz zen.
Sandra Althabe :
Agorrilan zabaltü dü bere bülegoa mauleko Gambetta karrikan. Joan gitzaio galtegitera zertaz zen.
Sandra Althabe :
Entrepresa mündüak ere transmizione ürratsa egin behar dü.
Entrepresa bürü hanitx badira 55urte beno haboro dütüana Xiberoan. 50 entrepresa ondoko 10 urteetan
Laborantxa lana abiatü den bezala, entrepresa mündüak ere transmizione ürratsa egin dezan lan egiten dü « pays basque au cœur »komertxanten lagüntzalea, « lan berri » baionako kooperatiba eta « odace » xiberoko nausien alkarteak.
Dispositibo horren ideia da lagüntzale izatea entrepresaren üzteko ürratsean diren nausiak
Arraharzale (segida) edo beste elkibide baten atzamaiteko
Pays basque au coeur-eko Claire Orabe eta Odace-eko Babeth Elizondo:
Lan berri-ko Arnaud Figari:
Herriko bestak üsatüan bezala hitzordü ejer honekilan hasi dira. 23 laborariek parte hartü düe gaznen lehiakan eta 7 ziren zaldai eta belharren lehiakan.
Denbora ejerra lagün kartieleko jentea eta turistak hüllantü dira.
Gazna feidat eramaiten zütüegü:
Hona erresültatak :
Bortüko gaznetan :
1) Garaibiko Michel Jaragoyhen Lexarregibela olha.
2) GAEC paradis Arranolatze olhako.
3) Bexka etxaltea
Peko gaznetan :
1) Atharratzeko Francoise Pitrau Gaec Ahal bezala
2) Muskildiko GAEC Arrokain Mainhaguiet ahizpak
3) Lexantzüko Allande Irritziti
Eüskal herriko güne sekretüen ezagützeko proposamena egiten du Urraska-k.
Entrepresa berri bat da, euskal herri osoala eramaitera proposatzen düana, ibilbide magiko edo lekü zoragarrien ezagütarazteko. Izan taldentako edo bikotentako, ebiltarientako ala ez, galtoari egokitzen da eta proposamen andana bat egiten dütü.
Lekuko janariarekin egin anhoak ere proposatzen dütü, Baztan aldeala, kostaldeala edo ere Xiberoaren ezagütarazteko.
Aurten hasi dü eskaintza hau eta aste oroz elkaldi desbardinak proposatzen dütü. Kanpoko jentearentako eginik bada, hebenko jenteer ere xüxentürik da.
Eric Aujogue bürüa :
Espartiñarentako sasu txarra izan da aurten arramaiatzan eta üztailan süstut.
Agorrilan hobetü baldin bada ere, inflazioa, JOek eta izan diren hauteskundeak ez düe lagüntü turismoa eta lehen hilabetetan hanitx senditu da espartin egilentako.
Langabezi partzialan ezarri dütüe langile zonbait Thauzin entrepresan, süpermerkatüek beste urtetan beno gütigo manatü beitüe.
Don quichosse saltegian ere senditü da, üsatüan 5-6 bisita egiten badütüe egünean üdan, lehen bi hilabetetan noiztenka ez düe bisita bakar bat egin ere.
Espartiñak bere historian jadanik gora beherak uken dütü, bena dagün urtean berriz igaraiten bada posible da espartingintzan baratzen diren 50 langiletarik kanporatze zonbaiten agitzea.
Timothe Cangrand Don Quichosse-eko nausia :