XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Urtez arrenkürak üken badütü eta sos galdü baldin badü, azken bi urtetan bere heina atzaman dü irabarneko gaztelüak. Mauleko herriko etxearen esküpean, 5 langile badira güne hortaz ardüratzeko.
Ezkontzak, udako egongiak, edo ere artista egonaldiak egiten dira bertan. Aste hontan adibidez akitaniako musikalari ikasleak badira han berean. Akanpatzeko 60 bat leku, 130 ohe edo ere 200 pertsonentako bazkaltzeko gune bat badu. Eta noiztenka zabaltzen dutu bere bortak ere. Azaroaren 8an bezala, dantzaldi bat antolaturik da han berean.
Bertrand d’hulst zuzendaria :

Previous Next

Düala sei hilabete Virginie Barantol Santaztarrak Lana izeneko entrepresa Perigueux-n sortü züan. Segürtantxako arropak saltzen dütü, arlo ezbardinen entrepresentako. Lana izeneko talierran, arropen personalizatzea proposatzen dü proderiaz ala markajez.

Jadanik Xiberoko entrepresa andana batekin lan egin dü, izan dadin bastimentüan ala kirolean, hilate oroz sartzen da xiberoko klienten beharrer arrapostü emaiteko.

Virginie Barantol :

Previous Next

BIHUR entrepresak Baionan haren eraikina sortüko dü.
Düala bi urte eta erdi Mattin Epherre eta langile batek « Bihur » izeneko entrepresa sortü züen.
Agro-industrian sortzen diren ondarkinen biltzeko eta transformatzeko egin züen.
Ondarkinak biomaterialetan, janari indüstrian edo kosmetiketan arra transformatzen dütüe.
Handitü delakoz entrepresa, eraikin berri baten egiten ari dira.
Herri alkargoak, entrepresa gaztea, eüskaldüna eta ekologiaren aldekoa delakoz, proposatü deie alkargoaren lür baten gainen eraiketzea haien lokal berria.
Eraikina Bihur entrepresarena izanen da, lürra hots herri alkargoarena egoiten da.

 

Mattin Epherre: 

Previous Next

Ostegün hontan, ürrietaren 17an, « Barkoxe Bizi » alkarteak gaüaldi bat antolatzen dü Pitche ostatüan, 8ak eta erditan. Bertan, iragan urtean xiberotar taldeak Txilerat egin züen bidaje bat aipatüko düe. Zortzi lagün xiberotik abiatü ziren, han Julio Agouborde izeneko lagüntzaile baten atzamaiteko. Lagüntzaile hori xibero aldean beita mementü hontan, harekin aipatüko düe bidajea bai eta argazkiak komentatüko ere.

Alde batetik, ikusten ahal diren mendi ta beste bistak aipatüko dira. Bestetik, turismoaz gain, txileko historia ere aipürü izanen da gaüaldi hontan.

Maite Lephaille :

 

Previous Next

Nicolas Irigoyen etxebartarra bere kontü instalatü da « egitura conception » izenpean. Estüdio bulego bat da zurrezko bastimentüetan berezitürik, erran nahi dü arkitektoen, maihastüren eta partikülaren planoak berrikusten dütüala haien egingarritarzüna ikusteko eta normetan sarazteko.

Nicolas Irigoyen :

Harekin harremanetan sartzeko deitzen ahal düzüe 06 08 64 51 30 edo bere webgünetik informazio haboro ükeiten ahalko düzüe : egituraconception.com.