XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Düala orai 40 urte Mixel Etxebest eta jakes barreixek sortü züen EBL artainak taldeko entrepresetarik bata. 
Urtez eta urtez geroago eta entrepresa haboro sortü dütü Mixel, Artzainak taldeko entrepresa bürüak 
Egünko egünean taldea 10 entrepresetaz axolatzen da, 8 xiberoan, 1 pauen eta azkena baiona kantüan.
2025 urtea urte berezi bat izan da, 40 urteen ondotik Mixelek bere nausi kargüa ützi beitü Benat Cazanaveri. 
Parada izan da ordüan ber denbora entrepresako urte bürüaren ospatzea bena bai eta ere nausi berrien heltzea.

Mixel Etxebest eta Beñat Cazanave : 

Previous Next

Üda hatsarrea da eta turismako langileak prest dira kanping, artepetxe, ostatü eta hoteletan hürrüntik edo hüllanetik horra diren bisitazaler batzarri egiteko.

Xiberoa eta bere üsantxak ezagütarazi nahian Xiberoko turisma bulegoak xede berriak plantan jarri dütü. Horietan : bizikletaz egiteko ebilbideak aplikazione batetan, pintxo eta biskotx atelierrak, jokü, altxor txerkatzen ebilbideak familientako…

Bestalde Txiktxakek autobüs linea bat plantan jarri dü Mauletik Iratiat Holtzartetik igaitez eta etxoletarik Garaziat ere juiteko posibilitatea badate.

Previous Next

Ligiko eta herri aüzoetako herritarrak jüntatü dira Ligiko sala berriaren estreniatzearentako. 
Zaharkitürik eta geroago eta gütiago baliatürik zen herriko sala, phürki arra berritürik izan da herritarren beharrer arrapostü emaiteko. 
Xede hori mandateko xede nausienetarik bat bazen, herriak jarraikiko dü beste projektüen plantatzen, horietan : gentezionearen arra jinaraztea herrian eta atheiko arra botüaren arra berritzea 

Xehetarzünak Peio Quihillalt, ligiko aüzapezarekin : 

Previous Next

Karrika bat da osoki berritzen lan horri esker.
Pribatü eta püblikoaren arteko akomatze bat egin da karrika horren berritzeko Mauleko herriko etxeak saldü beitü pribatü batiri.
8 alojamentü zozial orotarat eta bi komertzio izanen dira.
Petite ville de demain xedetik partitü da xedea, Akitania berria, euskal alkargoa ala orano departamentüaren lagüngoarekin.
100ko 60ko heinean lagüntürik izan da projeta orotarat.
Bettan Bordagarai Euskalduna ostatüko jabeak eta Gillen Guiressek düe Etchegoyhen üsina arrabiziarazten arren.
Xüxenka leküko mozkinak proposatzen dütüan saltegia zabalik da jadanik, beste komertzio bat eta gozategi ostatü kontzertü animazione güneak bortak zabaltüko dütü ere.
Ürrentzeko sala handi bat phestatüko da alkarteer zabalik eta dohainik.

Bettan Bordagarai eta Louis Labadot :