Lehen urtea bazen jatetxea hen eskü eramaiten zirela, sasu izigarri ederra egin düe Iratin. Bertako ekoizpenak aitzinean ezartez, erran behar da aktibitate franko antolatzen dütüela udan zehar. Ibilaldiak, bizikleta alokatzeak, üngüramena hobeki ezagützeko elkaldiak,… gaüza franko bada egiteko han.
Aldiz kanbiamen klimatikoaren ondorioak senditzen dira jadanik han, haizea azkarrago ari beita orokorrean. Horeri lotürik erabaki düe "ski de fond" pistarik ez proposatzera negü hontan. Argümentatzez pisten entretenitzeko animaleko lana eta ezantza gastatzen dela. Erabaki hau ez zela definitiboa erran deiküe eta dagün urtean arrajiten ahal lizate.
Bena eramaileen arabera, jente gütti baizik ez ziren jiten skiatzera…
Josy Arrosagaray "Zügün" etxolen eramailea :
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1211