XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Ostirale arrats hontan bierra edo garagardo txestaketa bat bada Urdiñarbeko herriko ostatüan.

Erronkari-Burgiko Xorta lankiakoak jinen dira 10 garagardoetarik 5 ezagütaraztea, pintxo eta beste ere badiratekealarik.

Gaüaldia nola iraganen da? Xorta zer da eta nor dira Xortalariak?

Horietarik bat dugu Jox, beha dezagün: 

Txestaketarentako izenaren emaiteko deit 05.59.19.14.58 zenbakilat.

Xortaz xehetarzün biltzeko:  https://www.xorta.net/ 

"fractale" xedea aitzinatzen ari da

« Fractale » izeneko xedea aitzinatzen da..

Xiberoko ekonomiak zer xenda hartzen ahal luke trantsizione energetiko, ekologiko eta sozialari so ?

Galto horri arrapostu emaiteko ikerlari talde bat 2 urteko lana abiatü dü düala sei hilabete.

Hebenko aktürrengana hüllantzea,  bilkura publikoak bena ere antzerki baten eraikitzeko ideia badüe ere bai.

4 alor barnatü nahi dira: laborantxa eta janaria, Energiaren berriztagarriak, berziklatzea eta eko eraikuntza.

 

Han zirenen ganat hüllantü gira ikusteko zer etxeki düen gaüaldi hortaz: 

Oküpazione sinbolika  egin da Etxebarren

60 bat jente baziren XEEK xiberoko spekülazionearen kuntre den kolektiboak antolatü oküpazionean.

Etxebarren zen etxalte batetan bildü dira, egün  batentako oküpazione sinboliko baten egiteko.

Etxe hortako  zabalik zen ezkatzan bildü dira manifestalariak.

Goizanko 10 orenetarik aitzina, « pied de biche » dokümentalaren  hedatzea, eta « ostia » bereganatzean (okupazionean) jakintsü diren kolektibokoekin partekatze bat egin da

Arratsean günea ützik izan da atzaman zen bezala

Erreportaje:

Previous Next

Barnekaldeko ostatü hanitx segidarik gabe dira.

Hortan da Hokiko Panoramic ostatüa; alta Marie Josée Elichalt erretretan sartüko da urtarrilan!!

Zer agitüko da?

Zentako ostatüek gainbehera hori düe?

Zer kanbiatü da??

Arrapostüak Marie Josée Elichalt-ekin:

Giltzak:
Previous Next

Eta orai berenganatze (ala oküpazione) bat !!

XEEK xiberoko spekülazionearen kuntreko kolektiboak hitz ordü berri bat proposatzen dü neskenegün huntan Atharratzen.

Goizanko 10 orenetarik aitzina, « pied de biche » dokümentalaren  hedatzea, eztabada bat eta arren bakantzako (ala bigerren) alojamentü den güne baten oküpatzea eginen da

« ostia » bereganatzean (okupazionean) jakintsü diren kolektibokoak hor izanen dira

 

Maitena ARAGUAS: