XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Xede andana bat badü Barkoxe Bizi-k

Herriko alkarte andana bat biltzez, 3 partetan zatitzen ahal lizate Barkoxe Bizi alkartea :
- Ekonomia , coworking gunearekilan, igaran üztailatik plantatürik jente zonbaitek erregülarki erabilten düe eta beste zonbaitek noiztenka. Horrezgain Barkoxeko ekoizleen gaineko aurkezpen fitxak egin zütüen hobeki ezagütarazteko. Eta week-end paysan-aren antolatzearekin.
- Kültüra, hitz ordü desbardinak proposatzez urtean zehar, mintzaldi, erakuska, dantza ikusgarri ala beste.
- Soziala : ateleria desbardinak proposatzez, izan müsika ala arte plastikoak edozoin adinekoer aste oroz.
Eta hainbat xede badütüe aurtenko süstut kültür eta sozial mailan. Kültüra aldetik xiberotar dantza ohoratzeko eta ezagütarazteko güne bat sortü nahi da argazki, margo eta testuekin, uda hontan EKE (Euskal Kultur Rrakundeak) bildütako Barkoxeko lekükotarzün zonbait ezarriko dütüe borna zonbaitetan…
Sozial aldetik ere üngürüko herriekin (Arrokiga, Ospitale Pea eta Eskiula) EVS (Espace de Vie Sociale) bat sortü gei düe. Hau delarik lagüngoa sozialak biltzen dütüan güne bat.
Mathilde Agor alkarteko langilea :


Patrick Kanpo Etxahun alkartekoa eta Barkoxe Biziko administralaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan