XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Harremanen hobetzeko mintzaldia arrats hontan!

Harreman baikorraz edo komunikazione abantailatsüaz badate mintzaldi eta taldean gogozkatze bat ostirale gaü hontan Mauleko mediatekan. Collectif Souletin alkarteak urte oroz 3 mintzaldi antolatzen dütü, etxekoen lagüntzeko xedean. Aldi hontan, familiaren barneko harremanen hobetzeko helbürüa düke gaüaldiak. Hots, nola hobeki komünikatü, harremanen hobetzeko gisan. Hitzaldia 18:30etan hasiko da. Odile Jungasekin xehetarzünak hartzen dütügü :

Jeanne D'arc eskolako ekipa pedagojikoaErabakia hartürik izan da aitetamen gogozkatze batetarik landako baimenarekin: Maule-Lextarreko Jeanne d'Arc eskolak eskolatze eldbidün bat eskentüko dü dagün setemeretik haste. Hortarako erakasle berri bat horra zaie: Ainharbeko Marlene Irigoien, Altzain ere errejentsa dena. Txipietarik hasirik, arren, emeki-emeki urteak jarraik-eta klasa ororetan proposamena eginik dateke. Haütü azkar bat ontsa ebilten den eskola batentako: 100 bat ikasle badütü 5 errejentekila.
Marlène Irigoien erakaslea :


Carole Jaurena Recalt züzendaria :

Xiberoko laborantxa lizeoaren borteen zabaltzeak iraganen dira neskenegün hontan (2017/03/25), Berrogaine-Larüntzen, goizanko 9 etarik arrestiriko 6 ak arte. Egünaldi hortan, 50 bat erakasle, animazale edo ikaslek errezebitüko dütüe familiak ! Lizeoak fama hona badü Akitania osoan, bere sail berriekin eta 350 ikasle badütü. 3. aitzina hartzen dütü eta lau baxo profesional eskentzen. Halaber, Europako hiri zonbaitetan ikastaldiak proposatzen dütü, Erasmus programari esker. Hala dagün urtean, Belgika eta Irlanda gehitüko dira.
Xehetarzünak Christophe Gaget züzendariarekin :

Oihergiko Pedronia etxaltean, laborantxaz gain, Orhantza alkartea ebilten da. Honek bi sail joanaratzen dütü. Aste batetako egonaldiak antolatzen dütü etxaltean berean, eta, alde batetik, laborantxa lanetan parte hartzea galteginik da. Bestalde, ikaste desbardinak ere proposatzen dütü. Dagünekoa apirilaren 23an agitzekoa da, txorien entzüteko eta  horien ezagützeko (ikasaldiaren prezioa: 5euro). Arramaiatzaren 18an agitüko denaren geia dateke, berriz, lantareen biltze eta bestelakatzea, izan tisana, krema edo beste egiteko.
Xehetarzünak Anita Duhaurekin:

San frantses eskola katolikoan orai artinokoan eüskara kurtso bakar bat düe, hots astean 2 oren. Dagün urtetik aitzina, kurtso horrez gain, 3 oren haboro proposatürik dirateke, arte plastiko eta kirola erakaslea eüskaldüna beita. Hori egiten düe ikusten beitüe beste eskoletan elebidün saila urtoroz gora ari dela. Bestalde, ostegün hontan beste eskoletako CM2etako haur elibat jinen dira bisitaz,  6.ekoekila egünaren igaraitea.
Maite Ithurralde eüskara erakaslea :