XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Ausart gitean lehen hitzaren eüskaraz egitea, nahiz-eta ez jakin eretzekoak badakin, hori da bihar goizan, Eperra Ikastolako « Euskaraz Bizi » adarrak proposatzen düan aripena. Kataluniatik abiatü ideia bat da, eta Seaskak Iparralde hontan han-hor hebenka jada proposatü düana. Tailer baten bidez da ausardia hori ardietsiko, 3 orenez ariketak eginez, eta gero Maule-Lextarreko merkatü edo beste saltegietara joanez pratikan ezartera. Mintzaje desbardinetan aritzeak sortarazten dütüan barne oropiloen laxaxetako jakinbeharrak ere ikasiko dira, halako kürütxada batetarik landa ez dadin nihor ere mintürik sendi. Ikastaldi hau bihar goizan dateke Mauleko gaü eskolaren egoitzan, goizanko 9tarik aitzina. Orano lekü bakan zonbait baratzen dira. Izenen emaiteko, deit, 06 84 99 25 1506 84 99 25 15 a. Bena egün berean, faltarik gabe. Maritxu Lacarrieu :

Neskenegün goizan iparraldeko ikastolak oro bezala Sohütako Eperra ikastolen bortak zabalik dirate. Orotara, 106 haur dira aurten, eta nahiz eta Eperra ikastolak 40 urte beno haboro balin badütü orai, bada 20 urte Sohüta plantatürik. Eüskara balin bada ardatz nausia, haurren ezpiritüari ere hanitx kasü emaiten da, eta ahalak oro eginik dira, erne egon ditean ikasbide osoan. Borten zabaltzea goizanko 10:00etarik 13:00ak artino date.
Karine Ximitx andereñoarekin mintzatü gira :

Basabürüko ikastolan, borten zabaltzea düe neskenegün goiz hontan. Audela, aitzineko urtetik, ikastola berri berria düe Alozeko plaza kantüan. Ikastola, düala 40 urte abiatü balin bazen, 2005etik goiti baizik ez ziren agitü lehen mailaren ondoko gelen zabaltzea. Orai bada 5 urte, kolegioaren aitzineko urteak oro Basabürüko ikastolan berean egiten ahal direla. Orotara, 37 ikasle dira, 21 lehen mailan eta 16 bigerrenean. Hortarako, 3 andereño dütüe, biga eüskaraz denbora osoz eta hirugerrena frantsesez ¾z. Borten zabaltzea goizanko 9:30etarik 12:00ak arte iraünen dü.
Maylis Uthurry eta Joana Arhancet :

Champo lizeoaren borten zabaltzea ere neskenegün hontan dateke. CAP eta Bac Pro proposatzen dütü bekanika sailean, izan dadin antolatzeen egiteko edo erbilkarako. Borten zabaltze hori esker, ikusten ahal dateke zer formakuntza mota eskentzen düen, bai eta ere zer baldintza honetan ikasteko paradak badire ere. Bastimentüak planta honekoak eta tresneria haütüa beitütüe. Zinez konta da ere, erakasle eta besteekilan elestatzea, ikusteko haurrarentako zer den hoberena hots CAP ala BAC pro batetara abiatzea. Borten zabaltze honek goizanko 09:00etaruj 12:00etara eta arrestiriko 14:00etarik 17:00 etara iraünen dü.
Thomas Lecoeur erakaslea :

Xiberoko Laborantxa eskolak beti arrakasta badü : 340 ikasle, 4 baxo profesional desbardinekin eta 55 langile eskolaren joanarazteko behar bezala. Egin berri den biltzar nausian,  barnategi baten altxatzeko xedea presentatürik izan da. Eskola honek, kolegioko azken bi urteak egiten dütü eta 4 baso profesional: adinetako jenteen lagüntzeko, laborantxa orokorra, kabale salgietan lan egiteko, eta azkena, txakürren hazkuntzarentako. Akitaniako eskola bakoitxa denez txakürren hazkuntzaren saila eskentzen düana, ikasleen gehiengoa sail hortan da. Lehenagoko bederazkatzeari konparatzez, lanborantxa saileko ikaslegoa ttipitüz joan da. Bestalde, orai artino Agerrian antolatürik zen barnategia ordezkatürik date. Eskolak, barnategiaren eraikuntza plantan ezarriko dü eta 65 ikasle hartzen ahal dütüke. Emaitzen aldetik, aski honak dütüe. Azken urtean, ikasleen  %87ak bere diploma üken züen.
Julien Bercaits lehendakaria :