XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Altzaiko eskolaren sartzea

Gure eskolen üngürüa jarraikitzen dügü. Iragan astean Muskildi Urdiñarbe edo Sohütako ikastolatik igan ondotik, egün ibar eskuiñeko Altzaiko eskolalat gira hüllantzen. Elebidünez den eskola pribatüa da eta 29 haur badütü aurten Arrabotüa edo salarekin kantü kantüan ezinago untsa plantatürik dira eta sartzea egin dü iragan astean. Orai jadanik beren xede pedagogikoari pentsatzen düe, kantorea eta mündüko kültüraren üngürüan Marlène Irigoyen:

Gaü eskolako izen emaitea zabaltzen da

Eüskararen ikasteko gogoa balin badüzüe gaü eskolako formüla züentako eginik da Gaü eskolak bere sartzea egiten dü setemearen 30an. Han artea, hilabete huntan izen emaiteak eginen dira. 10 orenetarik eguerdi eta erditarat eta 3ak eta erditarik 7ak eta erditarat züen izena emaiten ahal düzüe Herrietan ere jiten ahal dira eüskararen erakastera 6 herritar beno haboro nahiant badira. Metoda pedagogika bat da mintzatzean indarra emaiten düana ezkiribüan beno. Jakin behar da ere Lagüntzak badirela eüskararen ikasteko Patxi Patalagoity:

Sartzea egin da Xiberoko eskoletan

Xiberoan lehen mailako eskoletan sartzea egin da arrenküra handirik gabe, erran behar da eskola kasik oro, salbü Larraine, bibilkatürik izan direla RPI delakoan . Hala nula, Urdiñarbeko eskola eta Muskildikoa alkarrekin ari dira , lehen mailako azken 2 urtekoak Muskildin dira eta besteak oro Urdiñarben, 50 haurrekin sartzea egin düe eta haurren heiña berxia da azken urteetan. Gela elebidüna da eta etxeko eta erakasleentako eüskararen erakastea haurrer beharrezkoa da eta indar hanitx eginik da zentzü hortarat ; eskola denbora erdia eüskaraz egiteaz gain, kanpoko tenoretan edo bazkari denboran eüskara entzüten düe haurrek. 10 bat etxekoek euskara ikasten düe gaü eskolan. Sartzea eginik orai lanari lotüko dira eta aurten eskolako xedea izanen da müsikaren lantzea eta ikusgarri zerbait plantatzea. Danièle Etchecopar:

Postü erdi bat gütiago Eperra ikastolan!

Sartzea nola iragan da? lanpostü galtze horrek zer ondoramen dü? xede nausiak zoin dira? Horiek eta beste esplikatzen deizkü Oihana Larrandabürü züzendari berriak: Oihana Larrandabürü:

Xiberoko ikastolak kexü!!

Ipar euskal herri orotan bezala, xiberoan ere ostiralean jüntatze bat egin da xiberoko ikkastolako haur, aitetama eta erakasleekin. Erakasle eta hotx ahal eskaza salatzen düe berriz ere. 4100 haur aurten ikastolan eskolatüko dira dagün sartzean, seküla beno haboro, ahal beti gutiagoekin. Jiten ez den frantziako estadoaren jesto baten haidürü dira, beste eskolen ber ahaletaz hüllantzeko.. Manex Erdozainzi: