XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Mauleko Saint François kolegio eta lizeoak BTS bat proposatüko dü dagün sartzean !

Setemetik goiti, BTS NDRC proposatürik izanen da Saint François-n, erran nahi beitü ikasleak komertzioan eta merkataritza elektroniko sailan formatzen ahalko direla.

Formakuntza aprendizgoan proposatürik date : 2 aste eskolan eta 2 aste enpresan.

Berezitarzüna : ikasleek karate edo zaldia egiten ahalko düe egün erdi batez astean.

Izen emaiteak Saint françois-arat deitüz edo post bac plataforman egiten ahalko dütützüe.

Previous Next

Ostiral hontan ürrentzen da desafioa: 10 egün pantailarik gabe igaitea; hots telebista, ordinagailü, sakelako edo tableta gütiago so egitea.

Sohütako Eperra ikastolara joan gira ikustera nola igaiten den:

Previous Next

Eüskararen transmisioneaz EH Bai-ek antolatü düan eztabaidan 40 bat pertsonek parte hartü due neskenegün goizan Mauleko Zineman. Ikuspuntü desbardinak entzünik izan dira nahiz eta oro ados ziren murgiltze sistemaren beharraz.

Mintzazaletan baziren : Antton Curutcharry (Eüskal Hirigune Alkargoako lehendakari ordea hizkuntz politikaz ardüratzen)

Alain Iriart Hiriburuko auzapeza (murgiltze sistema baduena eskola publikoan)

 Jean-Do Iriart Larraneko auzapeza (eskola püblikoa murgiltze sisteman sartü nahi düe)

Oihana Larrandaburu Sohütako Eperra ikastolako züzendaria

Peio Dachaguer Irrisarriko eskolako erakasle (eskola hau esperimentazionean murgiltze sisteman ari beita)

 

Kontseilü konstitüzionala Molac legea ezeztatü düan biharamünean agitü da eztabaida. Aktüalitate bizi bizian eta estatüaren ikuspuntüa aipatürik izan da. Eztabaida interesgarria izan da ondoko astetan gure webgunean datekeana.

Hona eztabaida ondotik bildu dütügün lekükotarzünak : 

Eztabaidan parte hartu duan Jean Do Iriart Larraneko auzapeza :

Kontseilü konstituzionalren erabakiaren kontre bada manifestaldi bat Baionan maiatzak 29aren arrestiko 4 etan.

Previous Next

Ikastoletaz gain, eskola püblikoetan ere bai murgiltze sistemalateko ürratsa eman gei züen Larraineko eta Arbailako eskola püblikoek.

Alta, igaran ostiralean Frantziako Kontseilü Konstitüzionalaren erabakiak hori ezeztatzeko arrisküa badü.

Bi eskoletako ordezkariengana joan gira:

Orhitaraz dezagün manifestaldia neskenegün hontan datekeala, Baionako Lauga kirol gelatik abiatüko delarik arrestiriko 4etan.

Autobus bat abiatüko da 14tan Mauleko tren eküragiatik. Baionatik 19tan abiatzeko.

Izenen emaiteko deit 06.49.88.71.67alat

Lizeoko ikasleak inkiet dira...

Lizeotako ikasleak inkiet dira !

Aurten lizeo hanitxentako konplikatü izan da, kurtxoak etxerik jarraiki behar üken beidütüe

Audela aurten ahozko handiaren proba berria igan behar düe

Xiberotarrak hein bat untsa elki dira alde hortarik beste zunbaitiri kunparatüz, bena elkartarzünez süstengatzen dütüe lizeoetan egiten diren manifestaldiak.

Ostiralean ikasleak bildüko dira galdatzeko urte ürrentzeko baxoko probak ez ditian egin, bena urteko notak ditin kuntütan hartürik izan

Oihana eta Maiana Sohütako lizeoko bi ikasle: