XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Igan urtean covid mesürengatik gaü eskolakoak Maulen baratü balin baziren, aurten barnategi bat proposatzen düe aste oso batez Aterpian.

Üztailaren 26tik 31a arte, eüskara ikasteko eta bizitzeko parada. 3 talde desberdin dirate ordüan ez da eüskara heiñ berezirik galteginik.

Programa aldetik : goizan kurtsoak, arrestitan atelierrak eüskara baliatzeko eta arratsez animazioak edo elkaldiak Mauleko gaüko merkatüan edo Atarratzeko ekopiknikan.

Izena emaiteko permanentziak zabalik dira. Gaü eskolako egoitzarat hüllantzen ahal zide üztailaren 23 arte goizan 10tarik 12ak30 eta arrestiez 15ak30tarik 19ak arte.

Previous Next

Idauze-Mendi, Larraine, Ortzaize eta Aiherrako eskolak aldizka oküpatüko dütüe üdako bakantzetarat arte. 

Idauzetik hasirik, aldizka oküpatüko dütüe ordüan eskolak. Galtatzen düe dagün setemez imertsionea plantatürik izan dadin beren eskoletan.

Molac legearen kontre bozkatzearekin, igan maiatzean konstitüzione batzordeak erabaki züan eskoletan eüskarazko imertsionea Frantziar konstitüzionearen kontre bazoala.

Aste hontan gehitü dü, imertsionea eskola püblikoentako baizik ez zatekeala legez kanpo.

Idauzerat izan gira: horrat hüillantü ziren haütetsi, aitetama, aitetama ohi... rekin mintzatü gira:

 

Previous Next

Ostiral hontan ürrentzen da desafioa: 10 egün pantailarik gabe igaitea; hots telebista, ordinagailü, sakelako edo tableta gütiago so egitea.

Sohütako Eperra ikastolara joan gira ikustera nola igaiten den:

Previous Next

Mauleko Saint François kolegio eta lizeoak BTS bat proposatüko dü dagün sartzean !

Setemetik goiti, BTS NDRC proposatürik izanen da Saint François-n, erran nahi beitü ikasleak komertzioan eta merkataritza elektroniko sailan formatzen ahalko direla.

Formakuntza aprendizgoan proposatürik date : 2 aste eskolan eta 2 aste enpresan.

Berezitarzüna : ikasleek karate edo zaldia egiten ahalko düe egün erdi batez astean.

Izen emaiteak Saint françois-arat deitüz edo post bac plataforman egiten ahalko dütützüe.

Previous Next

Ikastoletaz gain, eskola püblikoetan ere bai murgiltze sistemalateko ürratsa eman gei züen Larraineko eta Arbailako eskola püblikoek.

Alta, igaran ostiralean Frantziako Kontseilü Konstitüzionalaren erabakiak hori ezeztatzeko arrisküa badü.

Bi eskoletako ordezkariengana joan gira:

Orhitaraz dezagün manifestaldia neskenegün hontan datekeala, Baionako Lauga kirol gelatik abiatüko delarik arrestiriko 4etan.

Autobus bat abiatüko da 14tan Mauleko tren eküragiatik. Baionatik 19tan abiatzeko.

Izenen emaiteko deit 06.49.88.71.67alat