XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Basabürüko ikastolan 26 haurrek sartzea egin düe aurten !

Apaltze ttipi bat igaran urteer konparatüz 13 ikasle joan beitira kolegiolat eta sartze bakar bat izan beita.

Halere bizpa hiru haur sartüko dira urtearen kurtsean. 

Sartzea ontsa igan da denentako. Ohitaraz dezagün Alozeko ikastolan 5 langile direla postu partzialean, 3 erakasle eta 2 lagüntzaile.

Xedeek aitzina jarraikitzen düe. Urte hatsarre hontan sorginen mündüa deskubritüko düe basabürüko ikastolako haurrek. Elkaldiak arrahasten ahal beitira Zugarramurdirat joanen dira.

Xehetarzün güziak heben entzungei Joana Arhancet-ekilan :

St François ikastetxeak NDRC BTS berri bat proposatzen dü aurten

140 ikasleek St François kolejio eta lizeoko gelak arra bete dütüe.

Hezkunde nazionaldeko ministerioak txertoa azkarki aholkatzen dü ikasleen eta erakasleentako.

Kasü kontakt izatez geroz, kurtsoak jarraikitzen ahal dira txertoa eginik düenentako.

NDRC salerosketaz BTS berri bat propsatzen düe aurten, eta zer den esplikatzen deikü Andre Larralde züzendariak :

Potiko beltza kronika

Aurten Xiberoko Botz hontan kronika berri bat eskeiniko deizuegu aste oroz. Potiko beltza izenekoa. Hain berria ez da 1996an hedatü günüan eleberria beita. Hontan hainbat jenteek parte hartü due eta aktur lanetan ari izan dira (Jean-Claude Bassagaisteguy ; Frantxoa Camus ; Margaita Etxart ; Jojo Etchebarne ; Juje Etchebarne ; Martine Etchebarne ; Henri Ilharreguy ; Ttittika Recalt ; Jean-Claude Sehebiague.) Ostegun oroz entzungai da kronika hau!

Vivi Vissler proiektu honen eramaile nausietarik bat izan da eta 5 urte hartü dion lan hau aipatzen deikü :  

LARPS edo Bixta Eder lizeoa berritzen jarraikitzen

347 ikaslerekin Berrogaineko LARPS edo Bixta Eder lizeoan sartzea ezinago hobeki igaran da.

Berrikuntza franko material eta imaterial aldetik.

Baita züzendaritzaren aldetik, Christof Gaget zuzendari ohia ürrietan joanen beita erretretalat eta hortako segida ontsa prestatürik da igaran urteaz geroz Sylvain Chouin’ek ordaitu beitu zuzendari kargüaren aldetik:

Ordü da gaü eskolan izenaren emaiteko

Xiberoko Gaü eskolak bere sartzea prestatzen dü !

Hamabost egün üzten dütü xiberotarra ikasi nahi düener izenaren emaiteko

Horrez gain herri batetan 6 jenteko saldoa eraikitzen bada, züen herriarat jiten ahal dira kurtsoen emaiteko, iragan urtean Mendikotan egin den bezala.

Aurtenko berrikuntzetan CPF langile orroek dütügün formakuntza  sos lagüngoekin finantzatzen ahal da gaü eskola.

Bestelan züen sakolatik 30 euro hilabeteka pakatü behar da.

Formüla bat beno haboro proposatürik da bakotxaren disponibilitaten arabera adaptatzeko.

 

Niko Guiresse eta Joseba Garai: